2013-02-20

Ez da hitz goxoen garaia


Maite Goñiren Esaerajatorrak.com jaioberrian ez da ageri, baina gustora ikusiko nuke egunen batean, gaztelerazko esaera mundial honen parekide euskalduna:

“Cuando la pobreza entra en casa, el amor sale por la ventana”

Kalera irtetzen zera, eta ez zera jabetzen, baldin eta ez badezu pixkabat arreta zorrozten. Baina jendeak badu beltzagoa kopeta. Diru faltak makina bati ozpina sartu dio zainetan…

Zaparradaren erdian, umoreari eusten dion bihotzoneko zenbaitetan kaltetan…

_____


Nahikoa parre egin det gaur.

Zumarragako plazan, hortxe daude, operario bi. Bata, lurrean belauna jarrita, eta bestea, goitik beherako perspektibaz bustitzen, bien artean, puskatutako harlausak konpontzen.

Udaberria lehenbailehen iristeko gogoa pizten duen neska eder hoietako bat agertu danean.

Belauniko dagoenak nahikoa lan badu mailuaz behatz potoloa libratzen, baina zutik dagoenak, arreta zabaltzeko aukera du. Eta bere mingainak, geldi egoteko ezintasuna du.

Eszena tipikoa. Neska ederra bidean. Obretako langileak parean. Begirada pikaroz lagunduta, irriparra ezpain bazterrean, badoa mingain-txirristan behera, goizeko lehen piropoa (erderaz baina, euskeraz jantzi dedana):

-         Begira, begira Juan, zeinek hondatzen dizkigun herri honetan baldosak….

Eta neskaren erantzun mortala:

-         Pues te jodes!

______


Gizona zurbil etorri da. Globo erosi berria lehertu zaion ume koitaduaren gisara, neri pasadizoa kontatzera.

Piropoak botatzeko garai hobeak etorriko al dira.


_______


1 comentário:

  1. Gaur goizean beste piropo bat erori da ba. Ez du atzokoak bota, beste bat izan da, hau bataz-bestekoa! Gona-tubo batez jantzita, ezpain gorri-gorriak lanera ekarri dituen bati, hala bota dio:

    "tienes los ojos más ladrones que un gato en una pescadería"

    ResponderEliminar