2013-02-22

Ezin kalera bestela atera


Atzo arratsaldean,  gauza bat hartzeko makurtu nintzen. Eta altxatu nintzenean, bera orduantxe jiratu baitzan, bere begi beltz ederrekin topo egin nuen.

Bere eta nere begi-ninien arteko zubia segituan desegin zan. Berak berera, eta neuk neurera, nor bere bidetik abiatu ginen.

Berehala jabetu nintzen hain deigarri egin zitzaidan horretaz. Bai, begi beltz haundiak, eta ederrak zituen, baina begi azpiko marra oparoa zan, nabarmentzen zituena.

Kalera begiko marra pintatu gabe inola ere ateratzen ez dan hoietakoa ote?




Supermerkatutik irten nintzenean, beste harekin topo egin nuen. Metro laurogeiko gizona bai. Bi iztar haundi, enbor itzel bat eusten. Besoak enborrari lotuak. Burua, ez nolanahikoa, okotz irtena. Animalia jakin batekin, errinozerontearekin, parekatzen hain erreza: pauso sendoz aurrera, begirada sendoagoz, beste itxurarik ez diozu hartzen, beti, burrukarako gogoz.

Inoiz beste aldarte batekin ikusi gabea, begi-ederrarekin gogoratu nintzen.

Hau ere, kalera "errinozeronte jantzia" jarri gabe inola ere ateratzen ez dan hoietakoa ote?


_____


3 comentários:

  1. Ene Patxi!!

    Zelako poza barriroik zeure idatzixakin gozatzeko aukeri eukiko duelako!! Eztakixu zelako falti sumata neuan, ta neure boztin pentzaten: igual, "hitza bera baino garrantzitsuago"az ya gexa eztule idaztea nahiko ban esan? Indirektan ban ixango ete zan?

    Ba eeezzz... uuff.

    Muso potolo potolo bat bolkan, glaziar, geyser eta vikingun herrialdetik (hamentxe bixi naz! Ah eta ixalaike neuk hamengo tourrak euskeraz eskaini ahal ixati, holan bara ondarrutar eingo dot ;))

    magali

    ResponderEliminar
  2. Magali! Poza neurea, zure mezua irakurtzean. Ez ez, espero nuena baino askoz bolara luzeagoa, besterik ez da izan, eta nere bizitzak montaña rusa batek baino gorabehera gehiago izan dituela azken urte honetan, hori ere bai. Finlandian bizitzen! Badakit zeinen etxera jun oporretan ;-)

    ResponderEliminar
  3. Islandian bizi naz... :)

    ResponderEliminar