2013-02-18

GALTZERDIEKIN BETI



Jozulini eskeinia.

Badaukat lagun bat, garai goibeletan truko bat erabiltzen duena bihotza pixka bat goratzeko. Kajoi batetik txikitatik gordeta duen argazki bat ateratzen du.

Argazkia, ez da beste munduko ezer. Batere trebeziarik gabe ateratako argazki soil bat.  Bere lagun bati ateratako argazki arrunta. Baina, badu zerbait, oso harrigarria. Mila aldiz begiratuta ere, azalpenik aurkituko ez diozuna. Hanka bat, guztiz normala, eta bestea, pittin bat atzerago edo, okerra, eta askoz txikiagoa, guztiz bestearen ez neurrikoa.

Iker Jimenezek ikusiko balu, baietz ekipoa bidali, erreportaje bat grabatzera.

Kontua da, neskaren jarrera jasoak, makinari begira, okotza altxata, hanka txiki ulertezin horrekin nahastuta, koktel lehergarria osatzen duela. Nere lagunak, argazkia ikusten duen aldiro, malkoa dariola bukatzen du, parrez lehertu beharrean.

Prozac-a baino merkeagoa, eta albo-ondoriorik gabea.




Neuk ez daukat ba, holako argazkirik, baina jun dan urteko apirilean artikulu hau irakurri nuenetik, antzeko zerbait gertatzen zait. Seko lur jota banago ere, berarekin gogoratzen naizenean, hutsik egin gabe, irriparre batek ihes egiten dit.

GALTZERDIAK JANTZITA, ORGASMO BAT IZATEKO AUKERA HAUNDIAGOA.





Holandako Groeningo unibertsitateko Gerst Holstege inbestigatzaileak izan zuen okurrentzia. Orgasmoaren momentuan garuna nola dabilen ari zan aztertzen, eta, nunbait, boluntarioren batek, galtzerdiak jarrita izan…

Kontuak grazia du beste gehigarririk gabe. Baina grazia haundiagoa du, inbestigatzailea, zertan eta, boluntarioei galtzerdiak orain janzteko, orain kentzeko, orain janzteko eskatzen imajinatzen badegu...





Aurreko mezuaren erantzunaren harira. Jozulin, funtzionariook, ni bezelako funtzionario lehiatsu eta arduratsuok behintzat, orgasmoak lehenbailehen eukitzen ahalegintzen gera. Luzamendu amaigabeetan ibili gabe, lehenbailehen loak hartu eta hurrengo egunean gehiago eta hobeto produzitzeko.

Galtzerdiak jantzita zergaitik, horra!

:-)
____


3 comentários:

  1. Eta orain zer egingo dut nik?

    a) Galtzerdirik ez jantzi lotarakoan eta orgasmoa izateko aukerak -berez murritzak- areago murriztu?

    b) Galtzerdiak jantzi eta oinak izerditan gau osoan Cabrales gazta bailiren kiratsa hedatu gela osoan?

    Gaueko hamar eta erdiak jada... Zer egin, zer? ZER???

    ResponderEliminar
  2. Igual galtzerdiak belarrietan ipinita... ;-)

    ResponderEliminar
  3. Zuk uste? Galtzerdiak belarrietan jarrita aukerak ditut? Ez dakit ba, ez dakit ba...
    Kontauko dizut.

    ResponderEliminar