2013-02-17

Funtzionarioaren bertsoak, ekaineko gainsariari jarriak


Igande goiza. Atseden eguna. Irikitzen dezu begi bat, eta ia simultaneoki, zure besoa mesanotxean dezun mobileraino luzatzen da. Informatuta egotea, arnasa hartzea bezain… Arnasa hartzea baino beharrezkoagoa da.

Egunkari digitalen errepasoa egiten dezu, maindire artean atzo kendutako galtzerdiak bilatu bitartean… Eta… Neguko ur-baldekada bat burutik behera nola, halaxe esnatzen zera:

“Zor publikoak, 146.000 miloi egin du gora, eta goia jo du, 1910. urtetik”

“Mariano Rajoiren lehenengo urte honetan izan duen gorakada, inoiz izan duen haundiena da”


Zainetan daramazu. Funtzionarioa zera. Abenduan jaso ez zenuen gainsariaren zaporea oraindik aho-sapaian, ekainekoarekin gogoratzen zera.

Eta burura datozkizu, atzo ustekabean sarean aurkitu zenituen hitz neurtuak.

ERREGELA ZAHARRA izenburuz, zure erara moldatu dezuna:

FUNTZIONARIOAREN BERTSOAK, EKAINEKO GAISARIARI JARRIAK

Atsekabe gaizto bat
daukat bihotzean
eritzen nau maite
zuzaz oroitzean:

Egunaz eta gabaz
ordu guzietan,
nahi nuke kendu baina
gelditzen zait bertan:

Ar gaizto au bortitza da
zulatutzen nau lazki,
urtebete honetan
narabil txit gaizki:

Ezin jan ezin edan
ezin lorik egin
nere barrengo korde
guzietan det min:

Gaitz hau kentzeko zera
maitea sendakin. 




1 comentário:

  1. Ez da izango, ezin dot sinestu... galtzerdi eta guzti ohean?? Hori ez da batere #sesisesi eh? ;-D

    ResponderEliminar