2013-02-21

Mini Jobs-ak, makala datorkigu gainera


Mariano Rajoyk bota du gaur berea: “Mini jobs”ak sustatuko ditut.

Makala datorkigu gainera.

Ez dakizula zer dan “Mini Job” bat? 

Telefonicara deitu dezu, Simyora, Vodafonera, edo dana dalakora. Zure mobilaren kontratua egiteko, edo interneteko konexioa konfiguratzeko.

Hariaren bestaldean, “Mini Job” bat onartu duen gizaseme abaildua dago, egunean dozena bat aldiz lan horretan zergaitik ari dan bere buruari galdetzen diona. Amerikako esklabu beltzekin maiz akordatzen dana. Hilaren bukaeran, nomina ikusi, eta negargurea sartzen zaiona.

Ez da atzerritarrak direla, azentua ezin ulertua. Baizik eta gogo gabe daudela. Haiek ere uler litzakete zure galderak, lehenengoan, bikoitza kobratuko balute… Baina nolakoa soldata, halakoa ulermena.




Grazi haundia egin zidan, atzo adiskide batek kontatutakoa: Jarri da mobila konfiguratzeko langintza aldapatsu eta neketsu horretan. Hariaren bestaldean, itxura danez, bere lan-baldintza penagarriengatik gogogabetzeaz gain, gatza aspaldi bere elikaduratik baztertu zuen bat, edo lo arazo haundiekin dabilena.

Gure pazientziak muga bat du, eta halaxe nere adiskidearenak. Ia orduerdiko dei baten ondoren, bota dio azkenean, bota behar zuena:

-         ZU EZ ZERAN BESTE INOR ba al dago hor neri atenditzeko???

 Ez omen zegoen inor. Jakina, zer esango zuen ba, auto-defentsa. Beste lau aldiz deitu zuen, eta lau lagun diferente atera. 


_____

Sem comentários:

Enviar um comentário