2013-02-24

Nolako pakea


Elurra etorri da, eta estali du dana zuriz.





Zoragarria da elurrak, beraren kontra burrukan ibili behar ez degunoi behintzat, sentiarazten digun pakea.

Nola adierazi ordea, elurrik sekula ikusi ez duen bati, zer dan guk iparraldekook sentitzen degun pake liluragarri hori?

Noiz sentitzen gera antzera?

Adibidez...



-         Maitasun saio borobil baten ondoren, sapaira begira zaudenean (aldamenekoa ondorenaren logistikaz arduratzen danean)

-         Kirol saio gogor baten ondoren, arnasa berriz irabazitakoan (holakoetan beti izaten dezun itxura penagarriak ardura ez dizunean)

-         Erabat petrala zaizun norbaitekin orduak eman ondoren, hura jun eta atea isten danean  (bazkaria arratsaldeko seietan bukatu, eta afarirako zortzietan berriz berarekin geratuta ez zaudenean)
   
-         Hari hitzegiten entzuten ari zeranean (ur azpitan ere isiltzen ez zeran hori, zu, bai, zu, parean ez zaudenean)

-         Irten edo sartu nahi ez duen hark irtetzea edo sartzea lortzen duenean: trabatuta zegoen burua, burni artean; mozkorraldian giltza, zerraila parean (bizilagunaren etxean ez, motel, ez, zurean...)

-    …….



Sem comentários:

Enviar um comentário