2013-03-13

2006an, sexu gutxi, eta lan asko


Atzo aurkeztu zan ETC, Egungo Testuen Corpusa. XXI. mendeko prosazko testuez osatutako bilduma erraldoia.

Jostailu berria probatu egin beharko degu ba...

Ea ba, sar dezagun hitz bat, Patxi, edozein, burura etortzen zaizun lehenengoa...

“Sexu”

(zer ote neukan buruan, jolasa hasi nuenean)

Klik!

“Sexu”: 53.471 sarrera.

Eta segituan begiak pantailan behera. Hona:



Baina baina… Zer gertatu zan 2006an, Sexu hitza ia grafikotik desagertzeko?? 2005ean 1.932 adibide jasota, eta hurrengo urtean, erdia baino zeozertxo gehiago, besterik ez??

Sexuaz apenas idatzi (eta hitzegin ere seguro) bazan, zergaitik izan zan? Zergaitik galdu zuen sexuak indarra 2006an? Zerk apaldu zuen?

Zer gertatu zan 2006 urtean?





Gertaerak

 

Euskal Herrian

·                    Urtarrilaren 1a - Tabakoaren aurkako legea indarrean jarri zen Espainia eta Hego Euskal Herrian.


Akabaramos!

Euskal-Herrriko erretzaileen erdiak behintzat,  legea indarrean jartzen zala aprobetxatuz, tabakoa uzteko ahalegina egin zuen…

Eta antsia neurrigabeak nunbait, makina baten gogoa (eta bizipoza) itzaldu zuen.

_____


Ondo pasa ezinean, lanari gogor ekin zion behintzat. Horra:


“Lan”: 584.517 sarrera.


Atzera erretzen hasi zirenean, gauzak lehengora bueltatu ziren.  




Sem comentários:

Enviar um comentário