2013-03-08

30 gihar aurpegian


Aurpegian 30 gihar omen ditugu, emozioaren arabera, honuntz ala haruntz ibiltzen direnak.

Zenbaitek, domadore on batek bere lehoiak baino hobeto menderatzen ditu bere aurpegiko giharrak. Nekez jakingo dezu zer pentsatzen edo, zer sentitzen ari diren. 

Nere kasuan: domadoreak aspaldi aldegin zuen zirkotik. Ez dago kristorik nere lehoiak dominatuko dituenik. Nere giharrek ez dakite zer dan disimuloa. Alubita galantak, nahi erara mugitu, eta nahi erara kokatzen dira.

Eta, akaso ezintasun honegatik, ez dago defentsarako aukerarik, eta emozioak katerik gabe, libre ibiltzen dira.

Nere begiak bezela.

Ez da gauza txarra, batzuetan. Zenbaitzuk, zeruan sentitu behar dute, nere keinu jakin batzuk edo, nere begiak ikusita. Ez munduko politenak direlako. Bai euretan, beren buruak ikusten dituztelako, munduko politenak.

____


2 comentários:

  1. Horixe bera gertatzen zaidak, Patxi! Ematen dik gainera aurpegiak dena esaten duela ahorik zabaldu ere egin gabe...
    Etzekiat, Urkulluk bazkaltzera-edo gonbidatzen bagaitu, zerbait ikaste aldera... Orain, zeharo aspertzen nauela konturatuko huke segituan...

    Jaio

    ResponderEliminar
  2. Urkulluk gonbidatzen bagatxin Jaio, espero dinat bere emaztearekin azaltzea! Berari kaso pixkat egingo niokenan, baina bere emazte Jackeline Kennedyri...

    Bua!

    ;-)

    ResponderEliminar