2013-03-07

Bere ustearen barruan



Aurrekoan oso oso gauza polita pasa zitzaidan. Bi aldiz polita, batetik, gertatutakoari darion zentzu sakonarengatik, eta bestetik, gertatutakoa hemeretzi urtez gizenduta datorrelako zuen begietara.

Hemeretzi urte dira bai, hotel hartan izena eman genuenetik; hotel azpiko diskoteka hartan, nik gelarako bidea hartu nuenetik…

Bera neska-katxarro batekin gelditzen zan bitartean.

Jota nengoen. Neukan nekea haundia zan. Baina haundiagoa zan gela hartako haunditasuna, nere txikitasunaren aldean. Etxetik urruti, eta tristeantxean sentitzen nintzen.

Ezin lorik egin.

Bera azaldu zanean, bere neska-katxarroarekin.

Lo plantak egin nituen, baina aldameneko ohe estu hartako mugimendua, ezin estali zitekeen, ezta sei edredoiren azpian.

-         Neu baniak e? Heu lasai ibili, ta ondo pasau, goizean hitzegingo diagu.


___________



Jun dan egunean, hasi gera bidaia hartakoak kontatzen: egindako parreak; pasatako estuasunak; ezagututako jendea... Eta han nun botatzen didan:

-         Jakingo bahu, zenbat aldiz damutu naizen, neska harekin bion gelan gaua pasa nian hartaz, heu pasiloan hengoen bitartean….

Eta neuk erantzun:

-         Isilik egon hadi! Sekulako oroitzapen ona zeukeat eta, gau hartaz!

Ahozabalik laguna.

-         Bai motel, etzan netuan skyzko sofa luze batean, eta, hari musikala edo, bueno, irratia jarrita zegoan. Ta, halako ahots zoragarria zian esatari hark, halako musika polita jarri zian… Motel motel, zeruan bezelaxe egon netuan! Bidaia hartako momenturik berezi eta zoragarrienetakoa, holaxe gogoratzen diat. 



___________




Hemeretzi urtez, korapilo lodi bat lagunak. Baina bakarrik bere buruan. Bere ustearen barruan, hara, nere zorion zati bat gordetzen baitzan.



Sem comentários:

Enviar um comentário