2013-03-02

Betaurreko hoiek, kenduko dituzu?


Albiste hau ere, luze gabe baietz ikusi komunikabideetan.


Beste eraso bat Google betaurrekoak direla eta

Bere pareko bidaiaria ostikoka erabili zuen lurrean, betaurrekoak kendu nahi izan ez zituelako

Beste pertsona bat erasotua izan zen atzo, Donostia-Zumarraga ibilbidea osatzen duen aldiriko trenean, Billabonako geltoki inguruan.

Erasoa jaso zuen pertsona, trenean eserita zihoan, bere Google betaurrekoak jantzita, erasotzailea, Donostiako J.L.F., 32 urtekoa,  trenera igo zenean Andoaingo geltokian. Honen parean eseri zen, eta berehala hasi zen liskarra. Erasotzaileak betaurrekoak gordetzeko eskatu zion, “grabatua izaten ari zen susmoa zuelako”.  Honek uko egin zion bere Google betaurrekoak kentzeari, ez zela grabatzen ari erantzunez.  Erasotzaileak atzera, berak ezin zuela jakin grabatzen ari zen ala ez, eta berriz betaurrekoak kentzeko eskatu zion. Eztabaidak jarraitu egin zuen, betaurrekodunak ez zela inongo legerik urratzen ari, eta betaurreko hoiek erabiltzeko eskubide osoa zuela erantzun baitzion. Erasotzaileak atzera, gero eta aztoratuago, legezkoa ala ez, errespeto hutsagatik besterik ez bada ere, hirugarren aldiz, betaurrekoak kentzeko. Betaurrekodunak orduan, ez zituela kenduko errepikatu zion, eta erantsi, “hobe zuela ez hasarratzea, bestela grabatzen hasiko zelako”.

Momentu horretan, erasotzaileak paparretik heldu zion betaurrekodunari, eta airean erabili zuen, lurrera bota eta honi ostikoka hasi aurretik.

Google betaurrekoak jantzita zeramatzaten bi segurtasun-goardek, erasoaren tokira bertaratu, eta erasotzailea mendean hartzea lortu zuten.

Erasoa jaso zuen pertsonak salaketa ipini du Donostiako epaitegian. Froga gisa, egun horretan bere Google-betaurrekoekin jasotako MP4 bideoa aurkeztu du, goizean esnatu zenetik, erasoa gertatu zen unerainoko irudiak dituena. Segurtasun goardek ateratako bideoak ere lagungarriak izango dira gertatutakoa argitzeko.


______________


Google betaurrekoak zer diren





E-gorren blogean, datorkigunaren adibide gehiago.

_____

2 comentários:

  1. Oso ona! Askotan teknologia berri batek ekar ditzakeen gauza onak ikusten ditugu, baina ez dugu txarretan pentsatzen... Zientzia fikzioko film baten gidoia egitea pentsatu duzu? ;-)

    ResponderEliminar
  2. Ikaragarria da datorrena, eta ni seguru nago, aldaketa batzuk gatazkatsuak izango direla. Zure artikuluan aipatzen dezun "lifelogging", hori, adibidez, Igor... Bufffa, saiatu ere ez naiz egin imajinatzen. Bildurra!

    (nahiz eta neri batzuetan, sekulako mesedea egingo lidakeen. Oraintxe bertan ez naiz gaur goizean egindakoaz gogoratzen ;-)

    ResponderEliminar