2013-03-28

Erruki, bai... Baina tamainan


Erruki jauna 


Galdera teologiko politak sortzen dira, “Erruki jauna” eskaeraren inguruan. Errukitzeko eskaerak, badamaio Jaungoikoari, guri kasurik ez egiteko eskubide moduko bat, ezta?

Aitak semeari, ordea, nola ez dio ba BETI lagunduko?

Eta hala ere, Jainkoaren seme koitaduok, makina bat aldiz izaten gera, oso abandonatuta. Ahalguztidunak lan gehiegi du, edo beste unibertso paralelo batean dago. Ez behintzat guri begira. Errukia eskatu, eskatzen diogu, baina ez da beti etortzen erantzuna.


Teologia OFF. Mundu erreala ON.


Errukia. Birtutea dirudi. Eta bada. Baina izan daiteke, baita ere, norbait maltratatzeko tresna makurra.

Uste dana baino maizago izaten gera, gainera, ankerrak, errukia sentitzean. 

Egoera txar batean dagoen pertsona baten aurrean… Ez dakigu pertsona horren konformidade edo moldatze maila. Ez dakigu, daukana daukala ere, pakean dagoen. Eta hala ere, haren aurrean ipinita, errukia transmititzen diogu. Justu pertsona horrek espero, behar... Merezi duen azkena.

Gogora datorkit orain, "Intouchables" pelikula. Sekulakoa. Eta Kasting-aren zatia, ni orain esaten ari naizenaren adibidea. Hemen ikusgai, 08,25 - 12,55







______


Aitona, eta gaztea.


Aitonak badaki, hau izan daitekeela bere azken udaberria. Oso motela dago. Justu-justu egiten ditu lau gauza. Laguntza behar du besteetarako. Baina ez du hiltzeko bildurrik. Poza du, eta pakean dago.

Gaztea aitonari begira dago. Bere tokian jartzen da, eta ezin du gorde bere pena izugarria. Bere heriotza oso urruti ikusten badu ere, ikara ematen dio aitonarenaren hurbiltasunak. Errukiz begiratzen dio.

Aitona pakean zegoen. Orain ez dago.


____________

Sem comentários:

Enviar um comentário