2013-03-19

Garrantzitsua, oso garrantzitsua


Zumarragak alkate bat izan zuen, urte asko ez dala, gaitasun ugarikoa. Mota askotako gaitasunak, baina bat behintzat, falta zuen gizonak: hitz egiteko gaitasuna.

Oso baldarra zan hizketan, baina ze ondo disimulatzen zuen. Hitz komodin bat zuen, denerako erabiltzen zuena:

“Importante”.

Dana zan garrantzitsua.

Oharkabean pasatzen zitzaion mundu guztiari zenbat aldiz erabiltzen zuen. Neuri ere bai, fijatzen hasi nintzen arte. Gero, harritu egiten nintzen benetan, zenbat aldiz erabiltzen zuen. Eta fijatu nintzen, beste askorengandik ikasia zuela. Politikariak gehienbat, baina ez politikariak bakarrik. “Garrantzitsu” hitza, edonon eta edonoiz azaltzen zan, edozeinengandik, edozein garaitan.

____


Hainbat eta hainbat gauzari jartzen diogu “garrantzitsu” etiketa. “Oso garrantzitsu”, beste askori. Eta halako pisua hartzen dute gure bizitzan… Itxuraz hain garrantzisuak ez diren batzuk, erabat zokoratzen ditugula.


____


Urtebetez, arlo bat izan det – beste batzuren artean - zeharo abandonatuta.  Nola ez ba, oso gauza garrantzitsuak izan baititut eskuartean!

Umorea, ohe azpian sartuta neukan.

Baina atera det, kendu diot hautsa, eta hor nabil ba, poliki poliki afinatzen. Aber luze gabe garai bateko soinuak ateratzen hasten dan.


________________


Sem comentários:

Enviar um comentário