2013-03-21

Kabroi xamarra


Umeak maitatu? Jakina. Zaindu? Nola ez ba. Zer behar duten, nola dauden, erne egon beti? Beti. Besarkatu, laztandu? Egunean behin gutxienez....

Hori guzti hori eta...

Kabroiak izan, noizik eta behin.

____


Herenegun, zorionka etorri zitzaidan txikia. Artista sena dakarren hori.


video


Zergaitik zorionak eta, jesus ba, ahaztuta nengoen. Aitaren eguna zalako. A, ba oso ondo, estimatzen da, nola ez ba.

Ez bainaiz ni sekula “egun espezifikoen” oso zalea izan...

Baina gauean, bapatean akordatu nintzan.

Ikusi nuen sukaldea, erdi jasota eta… Ordulaurdeneko lana kalkulatu nuen.

-         Gogoratzen al zera gaur ze egun dan?
-         Bai ba… Zure eguna, aitaren eguna, aita.
-         Jo, ze ilusioa egin didan gaur goizekoak, nerekin akordatzea… Jasoko dezu sukaldea ezta?

Txikiari hodei guztiak, danak pilatu zaizkio, bekain artean, bapatean.

-         Bai, zea!
-         Klaro! - bere “zea” zapalduz nik - Oso errexa da aita zoriontzea, ezta? Ez da batere kostatzen. Baina zure aita BENETAN zoriontsu egingo lukeen zerbait egitea… Hori gehiago kostatzen da.

Txikia argumenturik gabe utzi det. Hain errexa da hamabi urteko txiki bat argumenturik gabe uztea.

-         Baaaaaale, jasoko det sukaldeaaaa……

Haundiari, hodei guztiak bakandu eta eguzki potolo bat argitu zaio, bekain artean. Bapatean.






Gaur beste kabroi-dosis bat jaso du.

-         Berandu arte ez naiz etorriko eta… Siestarik gabe nago gainera… Jasoko al dezu sukaldea? Ez dago jasotzeko asko…
-         Bai, zea! Ederki engainatu ninduzun aurrekoan. Zeuk jaso!
-         Bai ala? – eta segidan, ondo estudiatutako isilune bat. Esanahi berezi bat duena. Lehenago ere “entzunak” ditu holako isiluneak eta, badaki bigarren zati bat dutena.
-         ……
-         Zeinen urtebetetzea da datorren astean?
-         ……
-         Eta opari bat nahiko dezu noski? Zuk merezi adinakoa? Opari eder bat?
-         Aitaaaaaaa!!!!! (erdi parrez, erdi mainak eginez: bataila galduta daukanaren etsipenez)

Gaur ere jaso du sukaldea. Ez zegoen jasotzeko asko.

Ez daki oraindik, berak jaso ezta ere, berdin jasoko duela oparia.

Ez daki oraindik, aita “kabroi xamarra” duela.

Bere hobebeharrez, jakina, jakina.


____

2 comentários:

  1. Aiiii... makina bider gure etxean honelako elkarrizketak (edo xantaizketak beharko nuke?)

    Ni amatxo naiz eta nik ere ez diet inoiz kasurik egin "egun espezifikoei" baina honelako emaitzak lortzen badira...santorala ere begiratuko dut!!

    Eta gaur...zer ospatuko dugu? sukaldea ez ezik komuna ere garbitzeke dago eta! ;-)

    ResponderEliminar
  2. Xantaia da hitza bai, Ainhi. Hain doinu gozoa duen hitz hori ;-)

    Nik urtero, berrikuntzaren bat asmatzen det (oporretan beti). Iaz, zoragarri atera zan bat: gurpilarena. Hirurak txandaka: batek bazkaria egin, hurrengoak sukaldea jaso, hurrengoak afaria egin, hurrengoak sukaldea jaso...

    Eta funtzionatu egin zuen! Ea aste santu honetan...

    Beste bat, argi guztiak piztuta uzten zituztela eta: batek argi bat piztuta utziz gero, hirurak atariraino eta buelta. Lau pisu!

    Ze azkar ikasi zuten argi guztiak itzaltzen.


    ResponderEliminar