2013-03-29

Kyrie Eleison



DOKTRINA

Mezatik atera nintzenean, zuzenean jo nuen wikipediara. Kyrie Eleison. Ez zirudien latina. Eta halaxe da, ez da latina, greziera da.

Txikitan, eliza sarri-sarri bisitatzen nuenean, zenbat aldiz esan ote nuen Kyrie Eleison… Zer esan nahi zuen arrastorik izan gabe.

Elizan nago ordea. Doktrina da. Jainkoak esana, ez hasi galdezka.


_________


Aurrekoan, lehenengo aldiz tokatu zitzaidan balkoietatik zintzilik, zabor-poltsek osatutako paisaia ikustea. Legazpin.

Zikina. Hori etorri zitzaidan burura. Baina izutu ez nintzen egin. Izutzeari aspaldi utzi bainion. Edo inoiz ez diot izutzeari utzi, hori beharbada egokiagoa. Izutu egiten naiz, egunero, kalera jeistean. Euskaldunok (hegoaldekook behinik-behin) ze nolako zikinak geran ikustean. Nola ditugun ibaiak, kaleak, bazterrak… Edozein iskinetara begiak eramatean.

Legazpiko, eta beste herri batzuetako zabor-poltsen paisaia, beste koska bat da, bestela ere, oso, oso zikin dagoen paisaia orokorraren barruan.


BERRIZ DOKTRINA


Zaborraren gatazkak, badu bere alde komikoa. Inork ez baitu ukatuko, gaia erabat politizatu dala. Eta hain zuzen, alderdi bakoitzaren doktrinak hala agintzen baitu, makina bat ajolagabe ikusten det, alde batean zein bestean, txukun-txukun zaborra bereizten, edo bosgarren edukiontzira zaborra eramaten. Sekulako sakrifizioa. Halako gatazkarik sortu ez balitz, holako lanik hartuko ez luketelako, sekula.  

Zorioneko gatazka!

Zaborraren afera, izango al da lehenengo urrats bat, txukunago izateko bidean!

Nahikoa lan. Errezatu egin beharko da.


___________


3 comentários:

  1. Mendi bidiak, garbi dagozelakuan, bide baztarra zaborrez beteta izan ohi dabe. Ibiltari (eta bizikletero) hipokritak: zaborra ez bota biharrian, zaborra ezkutau.

    Nere pasiuetan iñoiz egin izan dot: sartu bidebaztar horretan eta tak, tak, tak... botillak, plastikuak, latak... bide erdi-erdira etara. Bista-bistara. Zatar. Poltsan sartu eta kontenedorera bota neikiazen, jakiña: baiña begibistara etaratzia aukeratu nik. Bidia lehen besain zikiña, baiña zaborra lekuz aldatuta. Jabetzeko.

    ResponderEliminar
  2. Mendietan beste kapitulu bat da "biode(sa)gradableena". Sagar azalak eta intxaur oskolak denborarekin txoriek edo animaliek jan edo bestela apurka-apurka usteldu, lurrak bereganatu eta aprobetxatu egiten dituenez, mendizale askok lasai asko botatzen ditu lurrera. Atzetik zeu juten zarenean eta ikuskizun "biodesagradable" hori ikusten duzu tontorraren inguruko 2 metrotan, laranja azalak eta abar biodegradablea (baita biodegradablea ez dena be).

    PD.- Bestela, oso ona "zabor gerra" tamalgarri honeri buruzko testua, tokaio. Izan be, gerra bera zabor hutsa da. ;)

    ResponderEliminar
  3. Aupa pareja. Halaxe bai. Biak neronek ikusitakoak, makina bat aldiz. Gaur ere fijatu naiz. Oñatin, Udanako miradoretik gora, semearekin nijoan eta, mantso-mantso bizikletaz, bide-bazterrean zenbat zabor dagoen... Kotxeeek errepidea hobeto ikusteko piboteak, plastikozkoak, gehiago daude bazterrean botata, bidean jarrita baino. Eta miradorea bera, oso turistikoa, paregabea bista. Eta ze ederra, miradore ondoan, auskalo zenbat denbora daraman zaborra pilatuta, hor iskinean. Hori ere, oso turistikoa.

    Hain ohituta gaude ordea, zikina ikusten, ikusi ere ez degula egiten. Hori gure paraderoa :-(

    ResponderEliminar