2013-03-06

Maite Iturbe, xehetasun txiki hoiek


Pertsona bat ondo ezagutzeko asmoa badezu, fija zaitez xehetasun txikietan. Eta gaur nahikoa gozatu det,  Maite Iturbe EITBko zuzendari berriaren batzuei erreparatuz.

Emakumea. Lehenengo xehetasuna. Garrantzitsua da? Ez, entzungo dezu nunahi (gizonezkoen ahoetatik batipat). Baina bai. Zalantzarik gabe, garrantzitsua da: buruzagiak nagusiki gizonezkoak diren gure gizartean, hain gora egiten duen emakumea, kataklismo bat gaindituko lukeen izaki dohaiez betea da.

Esajeratzen ari naizela? Tira, pittin bat akaso bai, emakumetasunari dagokionean, baina Maite Iturbe BADA izaki miragarri eta dohaiez betea:

Hiru seme-alaba omen ditu, 20, 18, eta 16 urtekoak. Hau da, bi seme alaben nerabezaroa zeharkatu du, eta hirugarrenarenean murgilduta dago… Argazki batean azaltzeko eskatzen diote… Eta horrela ageri da!!!!


 


Neuk ere hiru ditut, lehenengoaren nerabezaroa baino ez det ezagutu, eta maratoia ozta-ozta bukatu duen 78 urteko aitona dirudit! Eta hortxe bera, irriparre lasai horrekin, besoak zabalik, esanez bezela: ekarri hoolygan irlandar gehiago, mahai azpian zapaltzen ari naizen parearekin nahikoa ez daukat eta!

Bai bai, halakoxea dirudi, Rugby kapitain bat bezain burrukalaria. Ez ditu alperrik aukeratu bere soinekoarentzat, akzesorio hoiek: Ez dakit Leire eta Elena Anti-gonak zer eritziko dioten, baina burnizkoa dirudien lepoko hori, eta kate-itxurako gerriko zabal hori, ez al dirudite, zinez, “etsaia” mendean hartzeko gerra-tresneria?

Xehetasun gehiago, ea!

Neri gehien gustatu zaizkidanak. Irabazi nautenak. Bi. Ikustazue bideoa, 09 segundutik aurrera…



                


Hori da hori kapazidadea. Ikus itzazue aldamenean dituen biak. Eskubikoa, kotxeari eskufrenoa jarri dion ala ez dudatan. Ezkerrekoa, seguruasko hizlariaren minigonarekin begiak kateatuta, eta bera?? Baina baina, ikusten al dezue azken belaunaldiko eskanerra dirudien makina ultrazehatza? Ikusten al dezue begi-mugimendu hori, gora-beherakoa???? Emakume honi, ez dio xehetasunik alde egiten, eztaaaaaaaaaa!!!!!!!!!

Baina ikustazue, hurrengo xehetasuna, 14. segunduan: iristen da sinadura utzi behar duen tokira, eta, berak bereari ekin beharrean… Aldamenekoarekin akordatzen da! Lehenengo adiskidea, haren boligrafoa, eta bera hurrena. Biba enpatia eta eskuzabaltasuna!!!!!
  
Nahikoa lan izango duela zuzendu beharrekoa zuzentzen, hori diote, baina hasierako inpresioa behintzat, alajaina, ezinhobea.

_______

1 comentário: