2013-03-25

Maria Magdalena


Aste santua bertan da eta, zatoz, zatoz, Maria Magdalena.

Aurrekoan azaldu zitzaidan, mezetan. 

Maria Magdalena, adulterioa obratu duela eta, harrika hiltzera doaz, eta tentatu egiten dute Jesukristo. Ea zer iruditzen zaion berari hura harrika hiltzea. Eta berak, hain famatu egin zan esaldia bota:

“Pekaturik ez duenak, bota dezala lehenengo harria”.

Jarraipena ezagutzen dezue.

Nik ere ezagutzen nuen, baina mezetara juten nintzan garaian, ez nuen eta, zorroztuta oraindik, sen kritikoa. Horregatik, aurrekoan zati hori entzun nuenean… jarraipena "idatzi" nion.

– Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?
Hark erantzun:
– Inork ere ez, Jauna.
Orduan, Jesusek:
– Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)

...

Eta erantzun zion Maria Magdalenak, pipertuta:

-         Aizu majo, nere gainetik geratu nahi gabe e? Zeu ere ederra zera ta! Zalaparta ederra sortu zenuen aurrekoan, merkatuan. Soka batez jendea egurtu, postuak hankaz gora bota. Erosleen txanponak lurrera bota… Malaletxe ederra, zuk daukazuna, eta faena galanta, merkataritza txikiari!. Ala. Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik!


_________



Gero hor aritu dira zenbaitzuk, zurrumurruak zabaltzen. Jesusen amorantea izan ote zan, eta antzekoak. Ebanjelioari grazi pixkat emateko teknika publizitarioak. Edo auskalo, auskalo, akaso benetakoak.

Misterioak grazia du ordea. Jesukristoren irudia, nahikoa bateratua izan dalako mendeetan zehar: Jesukristo hitza aipatu, eta denoi datorkigu burura aurpegi berbera.

Baina Maria Magdaldena? Emakume pikante hori? Nola erretratatu dute, gizaldiz gizaldi, garai bakoitzeko artistek?

Ba… Artista bakoitzak bere gustoko neskaren irudira nunbait. Hain dira alkarrekin desberdinak!

Adibide gisa:














Sem comentários:

Enviar um comentário