2013-03-10

Poxek urtebete


Zu ere zutabe demokratiko sakonekoa bazera, ni bezela, eta etxean lau hankako belarrihaundi bat sartu badizute, neri bezela, komeni zaizu lerro hauek irakurtzea.



Hementxe dago Pox, urtebeteren ondoren. Zutik, bere atzeko bi hanken gainean. Pox, Nere etxean maraja moduan bizi dan untxi ahalguztiduna. Untxi pajaroetan pajaroena, adimen paregabeduna.

Mendean hartu nauena, inoiz inork ez bezela.

Bera baino gehiago nintzelakoan: bera baino metro hirurogei altuago bai. Ostiko batez paretan kalkamonia bihurtzeko gauza. Esku-estutu batez untxi-saltxitxak egiteko gai… Astean hirurogeitalau aldiz “kazuelara zoaz” esateko gauza…

Eta hala ere, min egiteko hain ezgauza!!!

Ez telefonoaren kablea jan duen lau aldietako bakoitzean.
Ez diseinuzko lanpara hari lau hari eta erdi utzi zizkionean.
Ez Wii-aren sensore-kableak jan dituenean. Bi (ez det hirugarrenik erosi).  
Ez salako armarioaren diseinua aldatu zuenean: klasiko lehen, “super-rustiko” orain.
Ez edredoiaren (beti edredoi berberaren) gainean pixa egindako berrogei aldi hoietako bakoitzean. (nere etxeko labadora gaixua, ez zenekien artean, fabrikan zinenean, zein zan zure destinua)
Ez lumazko edredoia tintoreriatik ekarri (35,40 €) eta arratsalde horretan bertan “sinadura” bota zuenean… (egun seinalatua nere bizi-kalendarioan)
Ez bere untxi-gorotz lehorrak etxean zabalduta ikusi ditudan aldi bakoitzean… Goizean, arratsaldean eta gauean, jai eta astegunetan…

Eta ez, ez naiz kazuelara eraman, edo min egiteko gauza izan. Budista petoa ni, ekolojista gatzgabea, kristau arkume maitalea, gizagaixo arraioa.

Korrikaldi epikoak bere atzetik bakarrik, etxe guztian zehar. Himalaiako Yetik berak ere botako ez lituzkeen oihu pareta-dardaratzaileak. Mafia albaniar-kosobarra bildurtuko lukeen amenazuak… Hori besterik ez.

Harik eta…

Halako batean, indarrak zeharo gastatuta, etsi, men egin, burua makurtu… Eta bera konturatu zan arte.

Geroztik, bere komuntxoan bakarrik egiten du txixa. Ez du gorotzik etxeko geografian zehar zabaltzen. Ez dauka etxeko diseinua eta kable-sistema hondatzeko inolako interesik. Koneju maitagarri, otzan eta kuttunetan, koneju maitagarri, otzan eta kuttunena da.

_______


Zuk nahi ezta, koneku bat sartu dizute etxean? Ez burrukatu. Ez gaixotu. Onartu zure destinua… Zenbat eta lehenago etsi, zuretzako onena.




2 comentários:

  1. Kar-kar-kar... Demokrazia parte-hartzailearen beste biktima bat! ;-) Gu ere horrela ibili ginen orain dela hiruzpalau urte. Jandako kable, antena, aulki eta hormaz inguratuta! Hondamendia itxurako etxean! ;-)

    Baina gure untxia "alokairuan" etorri zen. Baiezkoa eman nuen, baina baldintza batekin: jaioberritan ekarri eta 6 hilabetera berriro baserrira. Gure xipi ere jatorra zen. Azkenean onartu behar izan nuen maittagarri hutsa zela, zikina.

    Txarrena? Duela pare bat aste berriro erreferenduma antolatu zutela nire etxeko karrejuan. Emaitza? Imajinatuko duzu...

    Xipi2 bidean omen...

    Animo!

    ResponderEliminar
  2. Asier, benetan, nere pazientziaren mugak zein ziren ezagutu ditut untxi honekin.

    Eta begira orain. Txoratzen hasita nago berarekin. Ze estilorekin jaten dituen tallarinak, edo nolako estrategiak erabiltzen dituen fruta-mahaiaren puntaraino igotzeko... Ez nuen duela hilabete exkax holakorik esango, hainbeste gozatuko nuenik!

    Hori bai, kontatutakoa ez da umore saio hutsa. Benetan pentsatzen det, izugarri azkarra dala. Eta bera onartu ez dedan denbora guztian, ni martiritzatzen ibili dala, nahita... Kazuelara eramango ez nuela jakitun! Azkarra bera bezelakoa.

    Zorionak zure familiari Xibi2rengatik. Tira, familiari eta zuri ;-)




    ResponderEliminar