2013-03-01

PRONOSTIKOA


2012

Duela gutxi, lagun batek kontatu zidan, lan-bazkari batean, danak gaizkiesaka eta marmarka aritu zirela, bazkariko batengatik.

Bat honek, itxura danez, ez zuen, bazkariak iraun zuen bitartean, bere mobila momentu batez ere pakean utzi. Bai bereak ikusteko, bai ikusten ari zana ingurukoei erakusteko, ez zuen beste denborapasarik izan.

Bazkaltiarren bataz-besteko adina, 40 urte ingurukoa zan.

2013

Aurrekoan, nere alaba txikienaren koadrila etorri zan etxera afari-merienda bat egitera. Hitzegin, hitzegiten zuten, baina, batek ezik, beste guztiek sua atera zioten bakoitzak bere mobilari. Etxean egon ziren denbora guztian.

14 urte dituzte.





2018

Denboran aurrerago jun ninteke, baina bizi degun garaiko gertakizun-aurrerapen abiada kontuan hartuta, askoz ere aurrerago ez naiz ausartzen jutera.


PRONOSTIKOA


Nere alabak, eta bere koadrilak, 5 urteko smartphone-bizialdia izango dute bizkar-gainean, 2018an. Afari bat izango dute. Unibertsitatera jun aurrekoa…

Baina afari horretan, ez da gertatuko gaur egun gertagarriena dirudiena; nere etxeko egongelan ikusitakoa. Bakoitza bere mobilari sua ateratzen, eta hondarren bat baztertuta:

Nere pronostikoa da, bi taldetan zatiturik egongo direla, mahaiaren inguran: mobila eskuan dutenak, mahaiaren alde batean; mobilik gabekoak, bestean.

Alkarrengatik marmarrean, eta gaizki-esaka.


------------


Nere irudipena da, teknologiak gainezka egin digula. Ari gera ari gera, baina ez gera jabetzen behar bezain ondo nola eragiten digun, zertan ari geran.

Momenturen batean, konturatuko gera, teknologiak, eta komunikatzeko tresna berriek eskeintzen digutenaren eta kentzen digutenaren arteko diferentziaz.

Bost urte barru, bi talde izango gera:  erabiltzaile sutsuak (gogozko erabiltzaileak, zein menpekoak), eta besteak:  mobilari errespetuz – edo gorrotoz – begiratzen diotenak.


APUSTUAK ONARTZEN DIRA / EDO / EGIN EZAZU ZEUK ZURE PRONOSTIKOA


_____

3 comentários:

  1. Ez dakit ba. Oso neketsua egiten zait smartphone horietatik internetera konektatzea. Osterantzean, gogoko dut blog batean edo bestean mezuren bat uztea, norbere buruarekin egindako berriketa baten modura eta jakinda seguru botilaren barruan zegoen mezua norbaitek irakurriko duela. Eta, azken batean, distantziaren kontua geografiarkin baino sentimenduarekin du zerikusia. Eta orain ere, "hello in there" esatea lehen bezain erraza edo zaila da.

    http://grooveshark.com/#!/search?q=hello+in+there+10000+maniacs

    ResponderEliminar
  2. Ikusi Joseba, geografiaz, distantziaz, eta komunikatzeko erreztasunaz, zer aurkitu dedan ;-)

    ResponderEliminar
  3. Ba ez naiz Facebook zalea eta Twitteretik urrun nago momentu honetan, zarata gehiegi akaso. Gogokoen dudan komunikatzeko era posta eletktronikoa da. Bai, badakit, ez du paperaren xarma, ezkuz idatziarena... baina erosoagoa da. Klasikoa naiz ma non troppo. ;-)

    http://www.youtube.com/watch?v=n1TTl6DDzT8

    Ondo izan.

    ResponderEliminar