2013-03-03

Sexurako musika egokia


Beti entzun izan degu Maurice Ravelen Boleroa dala maitasuna egiteko ♫ sexua praktikatzeko musikarik egokiena. Eta nere galdera beti: egokia, zeinentzako? Nerekin behintzat ez baitator batere bat, Ravelen ardiak lokartzeko doinu mantsoa. Ederra, baina mantsoa.

Aukeran, batere ez, onena.

Baina beti da arrazoiren bat, musikari heltzeko: konstruktore xuhurren baten kulpaz, finegi atera zan paretaren atzean, bizilagun aspertuak; edo agorafobikoak diruditen seme-alabak, aurrera atzera etxeko pasiloan; edo inspirazio-txute bat bestela, lokartuegi dauden zentzuak esnatzeko: gogorapenen bat, edo fantasiaren bat, musika bati lotuta: pertsonaren arabera, nahi adina aukera: neri burura oraintxe datozkidanak, ea ea:  Mikel Urdangarin, El Fary, Gari, Mocedades, Camela…

( Ze misterioa, nere azpikontzientea: izenak eskatu, eta hauek – eta ez beste batzuk -ekarri lehenak! )

Georgy Dannek, edonola ere, beti funtzionatzen du. Udara guztietan present. Sexu-gogorapenak ondo-ondo itsatsita, nahi ezta ere, Georgyren doinu itsaskorretara.

Atzo ordea, bila jun ez, baina bera etorri zan neregana: maitasuna egiteko ♫ sexua praktikatzeko musika ezin hobea, nere izakera sexualerako ezin egokiago eritzi niona: zoragarria, mundiala! Alaia, bixia, erogarria!




"Bohemia", "Celebration ska", "Valse Éthilique"...

Grazi berezia du, maitasun saio bat bukaeratik hasierara erretratatutakoa dirudien hau, "Sugaar" izenekoa: zorabioa ← irrintzia (orgasmoa) ← azken karrera ← mantsotasun-goxotasuna... Esandakoa, atzekoz aurrera. ♫    


4 comentários:

  1. Aspaldiko, tokaio. Beste proposamen bat, bossanova euskaraz (eta portugesez), Bidasoa Herritik, "Zura" taldea:

    http://www.myspace.com/zuramusika/music/songs/hara-hara-hiri-32439960

    ResponderEliminar
  2. Patxilurra, aspaldiko bai! Nahikoa urruti Zurarena, Elkano Browning Creamen estilotik, baina badu bere puntua bai. Badaukat aldi baterako entretenimentua :-)

    ResponderEliminar
  3. Akaso ukitu morbosoa ezinbestekoa delako edo, Mezzosoprano baten orgasmo intziriak imajinatzea bezala ;-)

    http://www.youtube.com/watch?v=UwVYFpY3VL4

    Ondo izan.

    ResponderEliminar
  4. Kontxo, Joseba... Ba ez da aukera txarra, segun zeinekin. Hori baino gehiago, ezin egokiagoa da, aspaldi-aspalditik nahi dezun horrek baiezkoa emanez gero.

    Aukera bikaina, bai jauna ;-)

    ResponderEliminar