2013-03-15

Urrun zaude. Bai, baina kokotxak merke daude


Atzo goizean, oasi zoragarri bat aurkitu nuen Berria egunkarian, 8. orrialdean. Eguneko albiste kezkagarri eta ilunen artean, han, oasi paregabea.

ISLANDIA, NATURAREKIN AURREZ AURRE  























Artikuluaren hasiera, zentzu guztiak pizteko modukoa da.

Ea irakurriaz batera bertara “bidaiatzeko” gai zeran, zure aulkian eserita: 


- Kosta eta mendia. Gizakiak esku gutxi sartu duen lurraldea.
- Gastronomia ardatz: arkumearen eguna, eta zigalen eguna. (edo nola erakarri euskaldunak Islandiara)
- Islandiako garagardo fabrikarik haundiena (edo nola erakarri euskaldunak Islandiara II)
- Hondartzan jasotako muskuiluak.  
- Lurrikaren etxea ( hau jakin-mina, lurrikaren etxea ¿?)
- Naturaren erdian dauden putzu beroetako batean bainatzeko aukera… (Buaaa…)
- Urrezko Zirkulura, Reykjaness penintsulara, Blue Lagoonera, edo Islandiako Highlandsetan dagoen Landmannalaugarrera… (lagunek “nun egon zera?” galdetzen dutenerako, hain aproposa)
- Ur jauzi ikaragarriak. Fiordoak. Lotan dauden sumendiak. Laba zelaiak. Glaziarrak…


ETA GUZTIA EUSKARAZ


Islandia360 enpresa kataluniarra. Baina gidari euskalduna. Maia Beitia, Ondarruarra. (Ondarruarra! Plus exotikoa ez omen dute kobratzen gainera)


















Ze ona erreportajearen bukaeran datorren zati hau. Ez noa ezer asmatzera e? Datorren bezela:

“ Ikasketengatik heldu zen Beitia Islandiara, eta lekuagatik gelditu zen. Amonak etxetik “urrun” dagoela esan zion behin, eta Beitiak kokotxak merke zeudela erantzunda, zera esan zion hark: “kokotxak eta otarrainxkak merke? Ume, hor bizi leike!”

Ez esan elkarrizketa bitxia ez danik:

-         Maia, urrun zaude.
-         Bai, baina kokotxak merke daude.

Erreportaiari ginda ipini diona, Islandiarren eta euskaldunen loturak azpimarratzen dituena. Aspaldiko kontuak, euskaldunok baleak arrantzatzera juten ginenekoa bertara.

“Mendebaleko fiordoetan ilehori mordoen artean, ile beltzdun haurrak jaiotzen dira oraindik ere. Hori euskaldunen oinordekoak diren seinale dela onartzen dute Islandiarrek” Are gehiago, sudur “susmagarriak” ere ikusi omen ditu Beitiak Reykjaviken.

Zer, pizten du, ala ez du pizten, erreportaje honek, Islandiara juteko gogoa? Ba aste santua bertan da!


maia@islandia360.com

____


Gidariaren erreferentziarik behar badezue, hemen laburtxo bat. 


_____

3 comentários:

  1. Islandian kokotxak merke... eta Txilen, angulak ("puye", mapudungun hizkuntzan); beste edozein arraiñen preziotan behintzat!

    ResponderEliminar
  2. Hurrengun barai noa jun bixitxea ;)

    magali

    ResponderEliminar
  3. Ea ea, noiz antolatzen dezuen bion artean afari bat, angulatxo batzuk, kokotxak eta otarrainskak, merke-merke.

    Nere kontu sagardoa! ;-)

    ResponderEliminar