2013-03-12

Zenbat bikote-kide izan dituzu?



Trapua pasatzen ari nintzen sukaldeko mahaian, gaur goizean, nahi gabe, urrutiko agintearen 2 botoia zapaldu dedanean:  

Kale-inkesta bat zan, bigarren katean. Galdera bakarra. Izenburuko horixe: zenbat bikote-kide izan dituzu?

Zenbat gozatu dedan. Galdera hori ez baita edozein galdera. Zer adierazi nahi dedan? Bilatu beheko zerrenda honetan, galdera jaso duen pertsona bakoitzak esan duena… Eta nik igerri diodana:

Asmatu dedan… Ez dedan asmatu… Zuk ikusi zerrenda, eta erabaki, bertan azaltzen zeran:




-          “Neuk bakarra, bat” ( Neu naiz koadrilako zozonga. Nere lagunek bitik gora izan dituzte. Neu aspergarriena.)

-         “Neuk bat. Nahikoa daukat batekin. (Eta etxera eraman nahi badezu eta urtebetean gorde, lasai, ez det ipiniko salaketarik)

-         “Bikote-kide bat besterik ez” – ironia punttu batekin – (ezin aitortuko dizkizut, hemen, miloika pertsonen aurrean, putetxean ditudan bi fijoak, hogei urte ditudanetik)

-         Honekin… Hiru. Hirugarrena hau. (bigarrenarekin ezkonduta nengoenean goiko bizilagunarekin izan nuen affaire horrek ez du kontatzen. Hiru, bai, hirugarrena hau. Itxoin, Lehenengo eta bigarrenaren artean, Salouko oporretan…)

-         Ez.. Bakarra… HIRUROGEI urte nere lehenengo bikote-kidearekin ( Hirurogei urte separatzeko gogoarekin)

-         Emazte bat izan det, eta bederatzi urte daramat separatuta (Bederatzi urte, zazpi hilabete, bi aste, hiru egun, hamazazpi ordu, eta hogeitasei segundu. Zergaitik utzi ninduzun, Candela?)

-          Bikote-kide bat izan det, eta… Nere gurasoekin bizi naiz orain ( Zerbitzari izatetik, zerbitzatua izatera, alde ederra)

-         Ez naiz nere bikote-kidearekin bizi, gurasoekin bizi naiz… Eta beste bikote-kideren bat bai, izan det  (Eta izango ditudanak oraindik! Hain erakargarria naiz, eta hainbeste gustatzen zaizkit!)

-         Nere bikote-kidearekin bizi naiz, eta izan dedan bigarren bikote-kidea da ( tira, hori da berari esaten diodana. Ez dezala pentsatu desesperatu bat naizela eta berarekin konformatzea beste erremediorik ez dedala)

-         Ez ez, bakarrik bizi naiz eta ez daukat bikote-kiderik… Bueno, hiru seme-alaba ditut, baina urte asko daramatzat bananduta  (ez nintzen gogoratzen zerrikote horrekin… Zergaitik gogorarazi behar izan didazu?)

-         Nere bikote-kidearekin bizi naiz, eta bakarrik bat izan det. Bai. (Nere herrikoek ikusten nautenean telebistan, izan dezatela zer kontatua. Bi urte kapitalean, eta oraindik busti gabe! Ze gutxi ligatzen dedan ilea tintatzeari utzi nionetik …)

-         Nere bikote-kidearekin bizi naiz eta… Bizitzeko bikote-kidea, bakarra izan det ( Sexurako harremanak, libreta oso bat daukat A tik Zra, bi aldetatik)

-         Ez… Amarekin bizi naiz… Bi bikote-kide izan ditut, eta… Oso gaizki biekin. (maniatika jaio nintzen, nere amak bakarrik ahal du nerekin)

-         Bakarra izan det… Eta ez naiz bizi berarekin ( gaur goizean jarri dit maleta ate ondoan, baina uste det utziko didala sartzen etxera… Zazpigarren aldiz)

-         Bikote-kide formala… Bat ( besteak… Bata ludopata, beste bat maniako-obsesiboa, gero kartzelatik ihes egindako hura…)

-         Momentuz… Bat. Ezkonduta nago, eta bi ume dauzkat (arratsaldean dator ospitaletik, aitatasun-frogarekin. Bigarren umea ez dala berea jakiteak zer pentsatu pixkat ematen dit)

-         Ez, alarguna naiz. Bakarrik nago. ( Shcnauzerra zan, eta bere argazkiak mesanotxean, konpainia haundia egiten dit)



1:28:45 etik aurrera



Sem comentários:

Enviar um comentário