2013-03-05

Zerbait ikusiko zuten


Aurrekoan entzun nuen telebistan, Europako mendietako hartzek ez dutela hibernatu aurten. Mundu mailako fenomeno harrigarria, ulertezina.

Udazkenean nahikoa jan omen zuten. Tripa ondo beteta. Koba barrenean, hibernazio piloto automatikoa jarrita, goxo-goxo egoteko aukera... Hotza eta bustia, zergaitik aukeratuko zuten?


_____________________


Nere behar diplomatikoak, eta bestelakoak, ugariak bezain anitzak baitira, ez naiz parrandan maiz ateratzekoa. Baina urteroko afaria, lankideekin, egutegian fijoa da. Eta gertakizunen sekuentzia, nahikoa berdintsu errepikatzen da, urtez urte.

Gauza aipagarririk ez, ibilbidearen azken geldialdia kenduta. Urretxun dagoen taberna klasiko bat, zeinaren izena ez baitut izendaturen….

NASAK ikertzeko moduko gauza bat: nola, azken hamar urtetan, ez dan batere aldatu taberna hori. Baina ezta xehetasun txikienetan ere. Musikan, inola ere ez: “Enseñame a cantar” , “En la fiesta de Blas” “Abanibiaboebe”….

Berrogeitamar urtez beherakoei, ez diete sartzen uzten (igual bai, baina ez du ematen).

Herriko “personaje” asko, dekoratuaren parte balira bezela. 2003an han, eta jun dan zapatuan ere, han zeuden! (nominan ote dauzkate?) 

(Baina inor gutxietsi gabe. Haiek ere, nitaz beste hainbeste esango dute!)

“Azken aukera”, deitzen diote. Ezizen etsigarriagorik....(eta benetakotik asko duena, hala diote!)

Ba… Urtero urtero, bertara sartu eta deprimitzea, dana bat. Eta aurten… Zer ote? Inoiz ez bezelako begiekin ikusiko nuen. Begiak irikiago edo, jarrera baikorragoa… 

Ze ondo pasa nuen!!


_____________________


Europako mendiko hartzei ere, beste hainbeste gertatuko zitzaien. Ez aldaketa klimatiko, eta ez kristo. Txixaerreka egitera kobazulotik atera eta… 

Nik bezela, zerbait ikusiko zuten!





_____


Sem comentários:

Enviar um comentário