2013-04-12

Beroa atean da



Gure gorputza oso jakintsua dala esan izan da betidanik. Nik ez dakit noraino. Baina  gauza batzuk bai, errepikatu egiten dira urtez urte, adibidez, urtaro aldaketarekin. Beroa gertu danean, esaterako, edertasun mota batetiko sentiberatasuna areagotu egiten da. Areagotu egiten zait neri.

Oso egun euritsua gaurkoa, Donostian, baina, epel antxekoa; eta begiak erne, eta ze pozik.

Preziosidade honi, argazki bat ere atera diot. Justu-justu. Kale-iskinetik bestaldera ihes egin baino lehen.  





Alde zaharrean berriz, alkandora zoragarria jantzita zeraman dendari batekin topo egin det. Alkandora zoragarria, eta begi urdin liluragarri batzuk, zotinka hasteko modukoak.

Grazia egin dit, ezagun bati esan baitio:

-         Me miras un poco…

Presaka zijoan, eta ez du esaldia bukatu. Ezagunak bukaeraren beharrik ez, hala ere, eguneroko mesedea nunbait: denda zaintzeko pixkat, kafe-katilua tabernara eraman eta buelta egin arte.

Eta neuk momentu horretantxe pentsatu:

-         Begi zoragarri hoiek, “un poco” bakarrik ez, egun osoz ere begiratuko nizkizuke nik…

....

Beroa datorrela! Beroa datorrela, aurki!


_____

2 comentários:

  1. Hamen bideo sentsuala, Patxi, girotu zaittezen http://youtu.be/QeNnnKQVNHI

    ResponderEliminar
  2. Bananass, melonasss, yeeeh... Zenbat parre egin dedan! Ez dauka desperdiziorik bideo honek. Ikaragarria! Ze bazter galdutatik ibiliko ote zeran, Oier, holako perlak aurkitzeko :-)

    Eskerrikasko, eta holakoak ekarri asko!



    ResponderEliminar