Aurrekoan irakurri nuen hortik zehar, merkatal zentruetan
ondo ikertua dutela, nolako musika jarri, eta ze modutan. Halaxe, lurrin
dendetan, lasaia, jendea luzaz gera dadin. Gazteentzako erropa dendetan, diskotekeroa,
zaharrek azkar alde egin dezaten. Supermerkatuetan,
abestiak osorik inoiz ez, eroslearengan antsietatea sortzeko, bizkor-bizkor
erosketak egin ditzaten, hurrengo bezeroei tokia uzteko…
Bai interesgarria.
Hau ikusi nuenean berriz....
Esan nuen, nere artean: eta hemen, zer bilatzen dute? Zein da kartel honen zentzua, bezeroak denda barrura erakartzeko?
- Barruan desioz betetako neskak daude = sar zaitez barrura eta
ikus itzazu?
Ez. Sex-shop
bateko iragarki gisa ederki asko funtzionatuko lukeen arren.
-
Sar zaitez barrura, eta bihur zaitez, zeu ere, desiragarri.
Hori bai.
Sartu, eta lortu, errez, diruaren trukean, denok helburu degun
hori.
Hain errexa balitz...
Hain errexa balitz...
….
____
Sem comentários:
Enviar um comentário