2013-04-01

Fikzioak bildurrik ez


Aurrekoan lagun batek internetetik Mel Gibsonek zuzendutako pelikula bat, The passion of the Christ (2004) jeisteko eskatu zidan.




-  La pasión de cristo? Ez al zan odol gehiegi azaltzen, pelikula horrretan?

Baietz, lagunak. Kristorena omen da, hala ere (oso egokia, izenondoa).

Beste bat ere gomendatu zidan, Mel Gibson berarena: Apocalypto. 




Pittin bat azaldu zidan, eta esan nuen nere artean: “hor ere odol gehiegi”.

Kasualitatea, telebistan eman zuten, aurreko egunean. Azken zatia ikusi nuen. Oso ondo egina, baina odoltsuegia. Errealistegia, deitu nahi dezun bezela.

Atzo berriz, han, beste eskari bat:  familia aspertuta, eta zer eskatuko eta, bildurrezko pelikula pare bat jetsiko al nuen, krispetak eta txokolatea lagun ikusteko. Freddy Kruegger, eta Viernes 13.





Hau sobredosia, esan nuen.

Dudatan gelditu nintzen gainera, ondo ari al nintzen, pelikula hauek nere umeei erakusten… Baina, neuk ere euren adinarekin ikusiko nituen lehenengo aldiz eta, ze demonio.

Gaur berriz, bai etorri zait zalantza. Ikaragarria. Orain ere hemen daukat.

Errekreaziorik ez. Fikziorik ez. Jun dan eguneko albiste batetik abiatuta, interneteko kajoi batetik bestera, gerra zibileko testigantzak jasotzen dituen orri honetara iritsi naiz:

Hor erdialdean, “Viva Azaña” zatia irakurrita bakarrik, nahikoa.

Ze adin da egokia, holakoak gertatu zirela, beren berraitona-amonei gertatu zitzaizkiela, gure txikiei erakusteko.

Neroni izutu egiten naiz eta, lerro bakoitza irakurri orduko.


_______

Sem comentários:

Enviar um comentário