2013-04-11

Mau-mau


Hau jun dan astean gertatu zan.

Katu bat abandonatu du norbaitek Zumarragan. Edo han azaldu da behintzat. Bere iskina du, eta hantxe ematen du eguna, eta gaua. Jun dan udazkenetik gutxienez.

Bi anaia bixki, katuaren bizitoki paretik egunero pasatzen direnak, lanetik bueltan, etxera bidean, bakoitza ordu batean.

Bietako bat, katuarekin errukitu zan nunbait, halako batean, eta atuna ematen hasi zitzaion.

Jun dan ostiralean, beste anaia, - lehenengoaren igual-iguala, jakina -, katuaren paretik pasa… Eta katua mauka, eta mauka, honen atzetik.

- Ahotsagatik izango da – esan du – ez dakit…

Han jun da, bera ere, atun-lata baten bila.

Kanpotik bakarrik ez, bi anaiak. Berdin-berdinak ere barrutik.


_____ 

Sem comentários:

Enviar um comentário