2005-03-04

Blogosfera santua

Ene ene...

Aurreko egunean Bernardo Atxaga eta biok musa berberaren argitan idazten ote genuen pentsatzen jarri nintzen segundu batez. Eta gaur, Sustatun, nere atzoko pokastiña dala ta, izenburu hau jarri dute, "Jamaika ikusteko" atalean:

“Patxitraperoren "pokastiña", mugarri bat euskal Internetaren historian”

Neri oso haundiak geratzen zaizkit bi traje hoiek, haundiegiak, baina azken honekin, badaezpadaereeeeee, badaezpadaereeeeeeee...

Zenbait lagunen izen ona erreibindikatzera noa:

Kuriosoa da, baina horrela, piropo garbi garbia, "neska polit estilosa", Maite Rementeriari bota nion. (Zergaitik ote?)

Beste piropo guztiak, zeharkakoak izan ziren. Esaterako...

Oier Gorosabeli, ardi galdua deitu nion. Norbaitek pentsa lezake, akaso, hori gauza itsusia dala norbaiti esateko, baina ni ziur nago, Oier Gorosabeli, artaldean ez dabilela esateak, ilusioa egiten diola. Galduta dabilen ala ez... Zein ez dabil planeta hontan galduta??

Xabier Mendigurenetaz esan nuen, (erderakada galanta erabiliz, esango nuke), mundua konpontzera sartu dala. Mesfidantza, iseka ikutu batekin akaso? Keba! Alderantziz! Ahalegintzaileak, ameslariak! Hori da nik gehien maite dedan jende klasea. Aukera guztietatik, hori traperoarena!

Joxe Aranzabali, metrosexual deitu nion. Metro edo zentimetro, berdin dio. Nere ustez sexual inori deitzea, kristoren detailea da. Ez horregatik Joxe.

Asier Sarasuari, taliban deitu nion. Nadamasinadamenos. Fuerte xamar? Keba! Talibanak fundamentalistak dira. Eta euskaldunok, zerbait behar badegu, fundamentua da! Nahiko lukete euskaldun asko eta askok Asier Sarasuaren fundamentua balute!

Julen Gabiriari alperrontzi deitu nion. Jakina! Badakidalako zenbat estimatzen dituen alperrontziak. Ez zuen alperrik liburu bat idatzi, alperrontzi haundi baten ohorez. Iparragirreren ohorez! (artista guztiak gainera, ez al dira alperrontzi potentzialak?)

Eta bukatzeko, Markos Zapiaini... Mozkorra deitu nion.

- ... Markooooooss, nun utzi dezu ka-li-za!

Filosofo haundi ororen "a-b-c" a da ordea, egiaren bila ibiltzea. Eta Bernardo Atxagaren artikulu honen arabera, “Pertsiarrei arazo larriren bat sortzen zitzaienean -dio Herodotok- bi aldiz eztabaidatzen zuten. Aurrena, mozkortuta; bigarrenean, ardo ttanttarik edan gabe. Ondoren, bilera bat egiten zuten, bi eztabaidetako aktak irakurri eta konparatuz, eta orduantxe hartzen erabakia"

Egiaren bila ipini nuen, praktikak egiten. Ezin irakatsi bere ikasleei, irakasle on batek, berak esperimentatu gabeko metodorik.

Eta bukatzeko...

Belauniko jarrita, barkamena eskatzera nator.

Nola leike baina, blogosfera santua aitatu, eta Jaungoikoa ahaztea???

Luistxo Fernandez!

Ahaztu egin zitzaidan.

Luistxo! Barkatu gure zorrak, guk gure zordunei betirako gogoratzen dizkiegun ezkero.

Eta bukatzeko...

Nere pokastiña gogorregi egin zitzaion gizarajo horrentzako, beste pokastiñ bat. Askozzz askoz goxo eta xamurragoa.

Harrapatu blogean.

_

Sem comentários:

Enviar um comentário