Patxi at 1:33 AM 3 Erantzun Zubiak
Bide batez, OLPC erakundean ari dira euren ordenagailuaren hurrengo bertsioa prestatzen. 2010erako atera nahi dute 75 dolarreko kostuan. Eta hau ere, guztiz iraultzailea eta zoragarria da. Liburua irekitzean, bi orriak dira ukimenezko pantailak. Beraz, orri bikoitzeko benetako liburu gisa erabil daiteke, edo ordenagailu gisa teklatu birtual baten bidez. E-gor blog: Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
Eta, hara joan diren bidali bereziek (EITBkoez ari naiz; horiek inporta zaizkit gehien) ere hartu dezatela asteburua libre. Beraiek ere ondo merezia dute weekend eder bat. Ia informatiboki sufritu izan duten Estokolmo sindrometik askatzen diren apurtxo bat. “Yes, weekend” (irakurri “Yes, We Can”)
(...) Egun, telebistako edozein albistegiren erdia aisa betetzen dute hilketa eta atentatuek, berdin da gerran, drogan, trafikoan, genero indarkerian edo psikopatia batean duten iturria. (...)
Morbo hau ez da normala. Iparraldeko lagun batek esaten dit sarri: Nola jar dezakezue istripu arrunt bat lehen mailako albiste? Horretan ere, gero eta espainolago jokatzen dugu, nonbait. Piperrautsa: Morboa
Arte modernoa ikuskizun tonto baina dibertigarri bat besterik ez da. Edozerk balio du. (...) eta aire girotua badago udan eskertzen da bisita fresko bat supermodernitatearen tenplu berri horietara: hiri bakoitzak berea merezi du. Ingelesen hilerria: arte modernoa dibertigarria da.
Explorerren bidez gaizki ikusten da Patxitrapero. Merezi du Firefox instalatzea.