2010-03-31

Hitzik gabe

Neri etorria faltatzea, nobedade haundia da. Baina gaur eguerdian, hitzik gabe geratu naiz, eta oraindik uste det erreakzionatu gabe nagoela.

Hori bai, Coca-Colakoek ikusi banindute, gaur arratsaldean ze pozik ibili naizen, honez gero telefonoz deika nituen, urteko iragarkia egiteko.

HAU POZAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!

________


Lanera iritsi orduko, lankideak:

- Pakete bat dago zuretzako.





- Hara! – nik – Patata frijitu pakete bat! Ke guai! Neretzako??

Begiekin ZOOM pixkat egin dedanean konturatu naiz. Hura ez zan patata frijitu pakete bat, Correos-eko pakete bat baizik!





Correos!

Paketea zabaldu det irrikatsu...






Ostras, lehergailu bat!

Azken hilabeteotan kaltetu ahal izan ditudan guztiekin zerrenda bat egin det, baina ni sudurgabetzeko adinako kalterik egin dedanik ez zait burura etorri lehen momentuan.

Eta lehergailu bat ez bada? Akaso zerbait dago barrenean?

Zer egingo luke Iulian Jantzik horrelako egoera batean? Zabaldu, zalantzarik gabe. Ni Iulian Iantzi baino gutxiago al naiz???

Zabaldu egin det paketetxoa, beheko ezpainari kosk eginez, lehen baino irrika haundiagoz oraindik…

Eta barrukoa ikusi dedanean…

Nere anaiek, bost urte edo nituenean oparitu zidaten belauntzi zuri hartaz gogoratu naiz. HORI POOOOOOOOOZZZZAAAAAAAAAA!!!!

Nola ez dizuet ba erakutsiko, barruan zegoena!





(Argibidea, hemen)


Harriari lagun egiten, eskutitz bat, horrek ere nahikoa lilura sortarazi didana, izan ere, egileak, nik bezela idazten du, goruntz! optimista gizona, eta hori baino gehiago, bere letrak eta nereak, antza haundia dute!!





Grafologorik bai zuen artean???

Nik uste det Estitxu Fernandezek etxeko bata, Markos Zapiainek bere patinetea, Bernardo Atxagak bere almohada, On Joxe Miel Barandiaranen ilobek haren txapela, Benito Lertxundik bere iratzargailua, Fermin Muguruzak bere zapatilak, Ruperrek bere pastazko betaurrekoak… Iñaki Perurenak berak 315 kg.ko harria bera bidali izan balit ere, ez nintzela hainbeste poztuko!!!!

(Edonola ere, Estitxu, Markos, Bernardo, On Joxemielen ilobak, Benito, Fermin, Ruper, Iñaki… Ezer bidaltzeko asmoa zapaldu badizue Mathiasen kopilotuak, jakizue berdin-berdin liluratuko naizela; ezer bidali ez balu bezela! ;-)

Edu, portatu zera!!!!!

Eskerrikasko, 329 aldiz ;-)

______

2010-03-29

Magali

Aurrekoan Harrison Forden pelikula bat ikusi nuen.

Ekaitz gaizto batek bere hegazkina itsasora botatzen du. Irla galdu batean bukatzen du Harrison Fordek. Berak, eta berarekin hegazkinean zijoan neska ilehori bat, ez naiz oraintxe gogoratzen neskaren izenarekin.

Itxoin, sarea botatzera noa, ea bixigua nun dagoen…

Hementxe:



Anne Heche da neska ilehoria. "Seis días y siete noches" pelikula.

Kontua da, atzo bereziki gogoratu nintzela pelikula honekin, interneteko lagun bat, - nik ba al dakit orain dala zenbat urte ezagututakoa- lehenengo aldiz aurrez-aurre izan nuelako.

Imajinatu bolaratxo bat pasa behar dezula irla galdu batean, derrigortuta, zure hegazkinari ustekabean motorra hautsi zaiolako. Zein nahiko zenuke izatea kopiloto?

Ba, ni behintzat, Magali tokatuko balitzait, txoratzen nengoke. Ez bakarrik zortzi hizkuntza dakizkielako (zortzi emakume desberdinekin nagoen irudipena izango nuke, irla galdu batean hain aproposa), ez bakarrik psikologia ikasitakoa dalako (galdutako irla desertu batean burua jun behar zaizu derrigorrez, ze gustora etzango nintzatekeen hamakan terapia orduan, kokoteroen azpian), ez bakarrik filosofoa ere badalako (filosofiaz hartu behar dira gauzak irla galduetan, eta konpainia hoberik horretarako, filosofian lizentziatu bat baino...)

Ez horregatik bakarrik, baizik eta, guzti horretaz aparte, Magali bezelako neska mundialak, munduan gutxi daudelako.




____

2010-03-25

Bilbon bueltaka

Bereren gibel berriak gustoko du nunbait egokitu dioten ostatua, eta abisatu egin zidaten ez juteko erreanimaziora, plantara baizik.

- Dagoeneko??
- Bai bai, primeran dijoa dana.

Labirintoan galduta

Gurutzetako ospitalearen sarrera nagusian planto egin nuen. Badakit nun inspiratu ziren arkitekto Egipziarrak piramideak diseinatzeko. Zer da hori?? Mila letrero, mila pasilo, eta gainezka egiten zuten bi begi mozolo: nereak.

Andre bat asaltatu nuen:

- Oye, me puedes decir dónde están los enfermos?

Andreak, ipini zuen aurpegiagatik, zera pentsatu zuen: frenopatikoan jai eman diete gaur zoroei. “Pues en el hospital, donde estamos, no?” erantzutea etorri zitzaion burura, baina bere mingainak beste hau bota zuen:

- Pues subiendo las escaleras, o sino por el ascensor, no?

Akabaramos. Bai erreza.

Hiru ginen igogailuan

Lau pisu oinez? Eta igogailuak egiten dituztenak nundik biziko dira ba?

Neska batekin topo igogailuaren atean:

- Nora Al zoaz? Segundo.

Sinkronia totala gurea. Ez hainbeste perfumeak aukeratzeko garaian. Hamar metro karratuko igogailu hartan, hiru ginen: neska, ni, eta honek soinean zeraman perfume kargamentua (besoa altxatu det oraintxe, 18 ordu beranduago, eta oraindik ere hemen dago).

Metaformosis

Iritsi nintzen gelara. Aupa! Nere izaerari obedituz sartu nintzen, ERABAKITSU!

Gibela aldatu ondoren Bere gizarajoak hartu duen itxura, AMA! Hogeitabost urte zahartu da, aurpegia dana zimurtu zaio, eta sexuz ere aldatu da!

Edo bigarren aukera bat, gertagarriagoa: oraindik jetsi gabe zegoen plantara.

Efektibamente. Erreanimaziora abiatu nintzen (banekien harako bidea) eta esan zidaten iturgintza lan batzuk egin behar zizkiotela oraindik, eta buelta bat emateko.

Ala ba, Guggenheimera, kafetxo bat hartzera!

Metroa mundu bat da

Bilboko metroa inoiz erabili gabe. (Julio Ibarra ondo ari ote da etxeko lanak egiten? Goazemak egiaztatzera. )

Nun erosten da biletea? Ze norabide hartu behar det Guggenheimera juteko? Transbordorik egin behar det? Zenbat denbora tardatzen du…?

Nere galdera-artilleriarekin abordatu nuen segurata gizarajoa, eta nekatua zirudien gizonak, oso oso nekatua. Nunbait, abordatzen nuen hogeigarrena nintzen, arratsalde hartan.

- Pues en la próxima negociación hay que currarse un plus por información al turista, que a mí no me pagan por eso, coño!

Ezti goxoa, nere belarrientzako: metroa, jendez beteta, isilik. Bi lagun hizketan bakarrik, lo-ohiturei buruz, euskeraz. Beste gizon bat sartu da, hura ere bere semeei euskeraz. Eta neri ere sakelakora deitu didate (hitzegin daiteke lurrazpian sakelekoz! Halakorik!) Eta neu ere euskeraz!

Gorako bidean, nere irudipenak indarra hartu du: metroa txingurritegi bat da, eta neu txingurri soil bat, milaka txingurri presatiren artean.

Zorionez, txingurri batzuk oso planta ona dute. Bai ederra, nerekin eskilara mekanikoa konpartitzen duen txingurri alea!

Moyua enparantzan, menditar bat

Nundik hartzen da Guggenheim aldera? Mendi pusketa bat ikusi nuen, ezaguna, eta segituan asmatu nuen norabidea.

Minutu bat beranduago, errepidearen erdian nengoen. Kotxe mordo presati baten aurrean, eta beste aldean autobus gidari pipertu bat, ulertu ez nion arren, hauxe esan zidana:

- Zergaitik ez zoaz mendira? Han ez dago semafororik! Ospa erditik!

Arrazoi autobus gidariak. Zer esango dizuet: holakoetan nere izaera menditarra azaleratzen da, honez gero ezabaezina.

Hiri arkitektura

Bidean, errelikia hau aurkitu det:




Atzean Iberdola dorrea, ta aizue, bai umore onez nagoela! Bilbon izan nintzen azkenean amorragarria iruditu zitzaidan, eta gaur gustatu egin zait!

Bidean ere, beste hau aurkitu det: Auskalo zeinen bizkarzainak, nola ez ba, Mercedesa espaloi gainera igota…

Eta oso paisaia berdea ere bai: guardia zibilak, patrol bi, alde batean, hauek ere espaloi gainera igota, eta Vicente Larrearena izan daitekeen eskultura bat, bestean:

(Ene bada, Google street viewk ematen dituen aukerak!)

Hauxe:



Ez esan neri, alegorikoa ez danik.


Guggenheimeraino iritsi naiz

Eta argazki hau atera diot:




Zenbat gustatzen zaidan Guggenheima.

Gozozalea ni

Bueltan, gozodenda batean sartu naiz. Baina ze gustora nabilen Bilbon barrena!

- Emmmmmmm…. Dame ese.

- Este?

- Sí, ese.

Emakumeak pasteltxoa paperean bildu du, baina erdibidean… Hauxe bota du:

- Si bueno, te lo digo por si acaso e? Vale cuatro euros el pastel.

- Ah, pues vale…

(Erreflejo kaxkarrekoa ni…)

- Perdón, cuatro euros?? Mejor me das el de al lado (frutaz beteta zegoen. Fruta garesti dago, baina zer ote darama txokolatezko horrek barruan? Zirkonita bat??)

- Sí, ese vale 1,75…

Ummmmmmm! Bai goxua frutazko pastela. Lau eurokoa doble goxoago ote (¿!¿)

Mundua zapi-estu bat da

Han! Nere herriko bat!

- Aupa, zer habil? Ba hementxe, bai ala? Ez da izango, bai motel, ba eskuminak eman! Baita, ondo ibili!

Abiatu naiz aurrera eta… Han! Ze kaletan nagoen konturatu naiz:

Iparragirre kalea!!

Buelta txingurritegira

Eta atzera, begira aizue, metroa gauza iluna da ba… Berriz ere gozatu zaizkit: juterakoan belarriak, etortzerakoan begiak:

Bi bikote maiteminduren artean egokitu naiz. Ezkerretara, mutil saiatu batek muxukatu egiten dio lepoa bere neska nekatuari, txoratzen dagoen neska nekatuari, eta eskubitara, mutil trajedun bat izugarri zoriontsu dirudien neska ilehori bat kortejatzen saiatzen ari da.

Julio Ibarra bakarrik falta da.

____

2010-03-24

24/03/2010

24/03/2010

Bartzelona (I)

Bartzelona ezagutzera, ez ginen jun modurik egokienean: ez genuen batere informaziorik bildu aurretik. Ez maparik, ez ikusteko moduko tokien zerrendarik, ez ezer.

Baina, nere ustetan, holaxe egin behar baitira bidaiak. Bai behintzat bidaia batzuk. Adibidez, aurrez jakin izan banu, Ranblen bukaeran portua zegoela, portuaren bila ibiliko nintzen, eta ikusitakoan esango nuen: a, begira, hortxe dago portua.

Baina nik ez nekien, ez nun zeuden Ranblak, ez nun zegoen portua: hain zuzen, portua Bartzelona hiritik pixkabat kanpora imajinatzen nuen, eta nik hartu nuen sorpresa ikaragarria… Ez zuen inundik inora ematen Bartzelonako portua hantxe bertan egon zitekeenik, Ranblen bukaeran.

Ametsetakoa izan zan.

Ametsetakoa izan zan bezela, bapatean Akbar dorrearekin topo egitea. Dorre erraldoi hori, eraikin guzti haien gainetik… Beste planeta bateko paisaia zirudien, etorkizuneko paisaia. Egonezin pixkat ere sortu zitzaidan.

Gaudi ezagutu nuen pixkat. Gaudi liluragarria.

Eta, egun bakar batean, ezin baita gauza gehiegi jaso ere, gogoan geratu zaizkidan batzuk:

"Bartzelona zer da, Bilbo baino haundixeagoa edo?"

Anaiari egin nion galdera, abiatu aurretik. Kristoren grazia daukan galdera orain, izan ere, Bartzelona IKARAGARRIA baita.

Konparazion konparando, Euskal-Herria, auzo txiki bat iruditzen zait orain, Bartzelonaren aldean.

Beste apunte bat, askotan gogoan erabili dedana, antzeko toki batzuetan; ez da egia izango seguruasko, baina berdin datorkit gogora: ez dago zoriontsu izaterik hiri haundietan.

Mugimendu gehiegi begiarentzako. Saihestu ezin dan begi-estresa. Ziztu bizian begien paretik pasatzen zaizkizun kotxeak, autobusak eta motorrak, milaka; bi hankakoak ehun milaka…

Turistak bakarrik ikusten dituzu parrez. Bertakoak betilun bizi dira. Betilun, eta presaka.

Eta inbadituak:

Bartzelona, Zumarragako Santa Lutzi periaren moduko zerbait izan behar du bertakoentzat. Zure bizitokia turistaz betetzen zaizu. Milaka eta milaka turista, espazioa eta patxada lapurtzen dizutenak, etenik gabe, urteko egun guzti-guztietan.






(jarraituko du…)

2010-03-23

Gurutzetako ospitalean

Esaera bada ba…”Gibela aterako diat”

Ba nere lagun Bereri...



Horixe, gibela atera zioten atzo.

Zorionez, beste bat ipini zioten.

Horrelako lan batek arrisku haundiak izan ohi dituela ta, gau horretan ez nuen begirik bildu, asko berandutzen ari zan mezu elektroniko baten zain.

Iritsi zan azkenean:

“Dena ondo. Arazo barik. Deituko dizut”

Bufffaaaaaaaa….

___________


Atzo arratsaldean, Gurutzetako ospitalera, bisita.

Bi kezka nere baitan. Batetik, gizonak izango zuen piura zaintza berezietako gelan. Gibela kendu berritan oso itxura penagarria izaten baitezu - mundu guztiak dio -.

Eta bestetik, ospitalea bera, Gurutzetako ospitaleak URSS zaharreko konzentrazio eremuko presondegia baitirudi. Sekula bertan egon gabe, baina bertan egoteko gogorik batere ez, egia esan.

Sartu ginenean, nere kezketako bat asko leundu zan: barrutik beste itxura bat baitu ospitaleak, askozaz ere argiagoa, eskerrak.

Eta zaintza berezien eremuko azken gelaraino iritsi ginenean…

Ai! Karraxi bat bapatean…

- AAAAaaaaahhh….

Erizainaren eta bisitan gindoazen bion aurpegi zurbila, bapatean (¿??¿¿??)

Eta oihuari segika etorri zen beste hura…

- AAAAaaaahhh ES EL!!!!!!!!

Ongietorri hori ematen baitit gizonak askotan, Julio Iglesias bainintzan; baina kontestu horretan, bai erizainarentzako, bai guretzako, zaurgarri xamarra, egia esan:

- Eskerrak etorri zeraten. Sekulako gogoa neukan norbaitekin hitzegiteko! Hemen ez dago ezer, ez irratirik, ez irakurtzeko ezer…

Erizainari:

- Ahora mismo me leería, hasta la crónica de cuando Franco entró en las canarias por primera vez.

Parrezka danok.

Gero, erizain irripartsuak ez dakit zer esan zion gela uztera zijoanean, Bereren gustokoa nunbait, hauxe bota zion:

- Que Allah te llene el establo de camellos…

Gure parreak berriz. ( gogoratu, UCIn hauek danak, gibela aldatu berritan)

Baina Berek guri bakarrik ez, guk ere parrea erauzi genion berari, nere seme-alaben galderak jakinerazi baikenizkion:

1. Ea aprobetxatu behar al zuten ebakuntza, gizonari hanka zuzentzeko.
2. Ea belarriak pixkat txikitu behar al zizkioten, oso oso haundiak baititu!

Araututako ordubeteko bixitaren ondoren, han utzi genuen, lasai gizona, pozik, eramandako aldizkariak leitzen.

Eta hementxe ba, Gurutzetako lehen kronika bat! Ondobidean gehiago ere izango dira ta.

______

2010-03-09

Oskarrak, espektakulu lizun hori

Atzetik hasita, periodikuekin bezela: nik oso gogoko ditut oskarrak.

Ez hain zuzen zeremonia, ez det inoiz ikusi, baina entzun izan det maiz holako saioak oso luzeak izaten direla. Ni ez nau sofak halako baten parean bahitu oraindik.

Baina bai gogoko det bereziki, holakoetan izarrek ze guapo jantzita juten diren ikustea. Izarrak ederrak dira, orokorrean, eta segun ze soinekoren barruan, edo ze trajeren laguntzaz, oso oso eder azaltzen dira.

(bai, alderantziz ere gertatu izan ohi da. Ahaleginak ez baitu arrakasta bermatzen, baina horrek ere badu bere zer erakargarria. Nik esango nuke batzuk propio juten direla arlote, arreta erakartze aldera, eta holakoak antzematea ere, ariketa polita izaten da)

Bai, bai. Oskarren sari banaketa espektakulu ederra da…

BAINA

Bada zerbait, Oskar sarietan, oso oso lizuna egiten zaidana: Ostentazioa.

Oskarrak urrezkoak dira.



Oskar sarietan tertziopeloa da nagusi, luxua iskin guztietara zabaltzen da.

Dirua, dolarrak, urrea... Luze bezain zabal agertzen dira

Aberatsen festa lizuna iruditzen zait oskar sari-banaketa.

Baina onartzen det, nerea oso iritzi partikularra izatea, izan ere, oraindik ez baitet aurkitu munduan, nere iritziarekin bat egiten duenik:

Nere ustetan, munduan batek goserik diraueno, aberastasunak, delitu gisa egon behar luke kode penalean tipifikatuta.

________________

2010-03-07

Komuneko jarioa, ala ni



Zortzi ordu (zortzi, bai, zortzi), dozena pare bat juramentu, hiru bixita iturginari honen eta haren bila, beste pare bat ferreteroari, tiradizo txiki bat bizkarrean, eta etsipenak hartuta baino loratzen ez diren parre algarak, pare bat: horra zer kostatu zaidan komuneko tazari zeukan jario txikia kentzea aste honetan bertan (astelehenetik ostegunera).

Grazia dauka kontuak:

Komuneko tazak oso instrumento xinplea dirudi. Ez da BMW baten motorra. Lau tuerka eta lau torloju ditu. Ur hartze eta kanporatze mekanismo erreza. Lau goma. Ba, jakizu, lagun, oraindik bertan erori ez bazera, komuneko taza, tranpa mortala izan daitekeela zuretzat.

Hain zuzen, hain mekanismo xinplea izatean dago tranparen kako nagusia: bi ordu betetzen dituzunean konpondu ezinean, etsitzeko behar izugarria sentituko dezu bapatean; eztarrian korapilo bat dezula, iturginari, jarioak kentzen profesionala dan bati deitzeko behar ikaragarria... Baina, hain mekanismo xinplea baita! Etsitzen badezu, zure burua tontotzat joko dezu, zure ingurukoen artean tontoena! (seguru zure lagun guztiek erraz lortu dutela).

Gizakiaren biziraupen ahalmenaren neurria, komuneko taza bati jarioa kentzeko saio batean neur daiteke.

Atera gaia lagunen artean, eta harritu egingo zera guztiz: gizonezko (batipat gizonezko) bakoitzaren atzean, esperientzia traumatiko bat dago bere etxeko komuneko tazaren jario batekin.

Oraindik tokatu ez zaizulako sinisgogor zauden horrentzako, esperientzia iniziatiko hori bizitzea tokatzen zaizunerako. Bi orduko muga horretara iristen zeranean, itzul zaitez mezu honetara (bilatzaileaz baliatu), eta erabili zubi hau:

http://www.pasarlascanutas.com/cisterna/cisterna.htm

Zeozer-zeozer, bai lagunduko dizu (baina ez pentsa soluzioa danik)

(merezi tokian gera bedi nere ondra: neuk webgune honen berririk gabe - beste inoren laguntzarik gabe, NERONEK BAKARRIK lortu nuen jarioa kentzea. Eta beste bat naiz harrez gero.)

_____

2010-03-05

Teologo bat Zumarragan

Garizuma aldera, Teologo bat etortzen omen da urtero, Zumarragara.

Amari asko gustatzen zaizkio holako bilerak. Gustora egin dit gaur atzokoaren laburpena. Baita nik gustora entzun ere, berak esandakoak.

Hasi baino lehen, nere jakin-mina itzali nahi izan det ordea:

- Teologo bat? Eta, zein jun da bilera horretara, ama? Gazteenak zenbat zeuzkan, hirurogeitamabost urte?

Baietz amak, datuari garrantzia kenduz.

Gero, zenbat jende bildu dan galdetu diot. Hori ere garrantzitsua ez. Hara, begira teologoak zer esan dien:

- Gutxi gerala bildutakoak? Nik nahiago det bakar bat bizirik, hildakoak ehun baino.

Gehien-gehienek, ez omen dute esaldiaren bigarren esanahia ulertu. Zapuztu egin omen dira teologoaren ateraldiarekin. (metaforek duten arriskua)

Eta, orokorrean - nere amaren arabera betiere - oso modu jasoan hitzegin duen arren, bi gauza bai esan omen ditu, oso sinpleak, ulerterrezak, eta bai amari, bai neri, animoa piztu digutenak:

Lehenengoa:

- Zer gera ba gu? Gauza hutsa! Alajaina, Pozik bizi zaizte!

Alegia: ez ibili urrutiko gauzen peskisan, haundinahikeriatan. Dagoenarekin konformatu, ez da gutxi ta.

Bigarrena:

- Jaungoikoari, errezatu baino, hitzegin egin behar zaio.

Munillaz gogoratu naiz, errosario santuarekin duen temaz. Errosarioa gora eta errosarioa behera. Amak dio, berak errezatu bai, baina hitzegin egiten diola sarri, Jaungoikoari, eta hauxe esaten diola:

“Aizu… Zuk sortu nauzunez gero… Ez utzi edozein iskinatan erori nadin. Zaindu nazazu.”

Eta orduantxe jarri zait neri zalantza. Nere ama bezelako fededunek-bazkideek, batere pribilejiorik ba ote duten, ni bezelako fede exakaxekoon-bazkide ez geranon aldean, sortzailearengandik mesedeak jasotzeko garaian.

(gaurko mezua ilustratzeko, sarean bilatutako irudi bat, izugarri gustatu zaidan marabila bat, ez dakit Jainkoak berak iradokitakoa, baina hortxe-hortxe behar du)




___

2010-03-04

Mila mundu

Kalean banku batean eseri, eta jarri begira jendeari. Mila mundu, mila lagunen soinean...

Kontxako badia



Holaxe gustatzen zait gehien Kontxako badia: batere olaturik ez dagoenean, igerileku paketsua dirudiela...

Dendaz denda

Atzo dendaz denda ibiltzea tokatu zitzaidan.

Beti bezela, asper-asper eginda zeuden gizonezko errukarriak ikusi nituen pareka. “Gizon pertxeroak”. Andreari laguntzea tokatzen zaienak, “bai ala bai”.

Gizon baten baitan sartu behar lukete emakume askok, ze nolako sufrikarioa dan ondo jabetzeko.

“Ez da hainbesterako”, esaten ari zera, emakumea. Bai ala?

Ba, jakin dezazun:

Hitlerri buruzko biografiarekin egin nuen topo aurrekoan. Gizon zitala, gizon zitalik izan bada munduan. Ba gauzak zer diren, ez omen zan beti halakoa izan: gaztetan, Geli Raubal izeneko emakume batekin egon omen zan orkatiletaraino maiteminduta.




Geli Raubalek, dendaz-denda eramaten omen zuen Adolf gaztea; zeharo lotsatuta irtetzen omen zan dendatik gizarajoa, neska gaztiak denda barruko arropa danak hankaz gora jartzen baitzituen, bat bera ere erosi gabe!

Zeinek esango zuen. Hilter, lotsatuta!

Guk hau ezagutu degu:




Baina hau ere izan omen zan:

derecha








Mundua bere egiteko nahi gaixo hori, amorru hori, gar txikitzaile hori, nun piztu zitzaion, horra. Kontuan har dezazun, gizona zurekin dendaz-denda jutera behartzen dezunean.

Nahiz eta, beste hipotesi hau ere, izan daitekeen:

Gerora psikopatia bihurtu zan Adolf Hitlerrek trauma, ez zan dendaz-dendako ibilera haietan erne. Benetako jatorria, Geli bihozkabeak bere kuttunarentzako aukeratzen zituen modelitoetan datza.




____