Atzo gauean bukatu nuen Fermin Etxegoienen liburua, "Autokarabana" eta justu ondoren, kritiketara jo nuen. Ez nuen aurkitu irakurri nituen kritika ugarien artean, neri liburu honek utzitako hondarrik.
Ez dakit nere eskaneatze azkarrak kale egin duen, baina liburu hau ze EDERRA dan, ez det uste inun irakurri dedan.
Liluratu egin naute batipat, liburu honetan idazleak hain zoragarri deskribatu dituen harremanak. Ezin garbiago izan ditut nere aurrean liburuko pertsonaiak. Zoragarriak ere iruditu zaizkit zenbait pasarte, eta zenbait ARGAZKI, ezin xeheago buruan geratu zaizkidanak.
Flipatuta, halaxe utzi nau liburuak.
Flipatuta utzi nauen bezela, nola konspiratu duen unibertsoak protagonistarekin bat egin dezadan, hari gertatutako gauza batean. Liburuaren irakurketa pasioz beteak eragin zuzena izan balu bezela nere bizitzan, modu harrigarrian…
____
2010-04-30
2010-04-16
Orokorkeriak

Aurreko mezuaren bukaerako sententzia hori – idatzita ikusta hain pisutsua gertatzen dana - paregabea da emakumeen artean zaudenean, haiek zirikatzeko; nik maiz esaten diet hauei, emakumeei, gu dominatzera etorri direla mundura, eta beti sortzen dira txinpartak. Txinpartak eta parre algarak. Ondo pasatzeko modu segurua izaten da.
Orokorkeria bat baino ez da, baina orokorkeria guztiek duten egiaren zati bat; eta azkenaldi honetan, asko gustatu zaizkidan bi entzun ditut. Emakume baten ahotik entzun ere, biak.
- Norbaitekin ezkontzea, oso gauza delikatua da. Bizi guztia pertsona bakar batekin konpartitzea, nahikoa aukera zoroa da, baina behin hartuz gero, komeni da behintzat zure bikoteak bi ezaugarri izan ditzala: bata, izan dadila hiztuna, izan dezala beti zer kontatua; eta bestea, izan dadila umoretsua, zuri irriparrea erauzten abila.
- Bi kasutan lainotzen zaigu erabat arrazoia: eutsiezinezko hasarreak hartzen gaituenean, bat, eta maiteminak jota gaudenean, bestea.
______
(mezua ilustratzeko argazki baten bila nenbilela, Rafa Espada argazkilari bikainaren bloga ezagutu det. Harena da argazkia)
2010-04-15
Emakumeek sexua baino gogokoago duten hura

Atzo, House telesailaren pasarte batek, berealdiko grazia egin zidan:
Lisa Cuddy, ospitaleko zuzendariak, berarentzat oso garrantzitsua izango dan egun baten lehen bi orduak ematen ditu etxean, larri, bere mila egitekoetara ezin iritsita: gaixorik dagoen alaba atenditu, bere burua prestatu, zeregin hau eta beste hura lotu…
Etxetik irtetzera dijoanean, han, bere maitalea azaltzen da.
Egunik eta momenturik txarrena da maitasun jolasetan hasteko, baina gizonak, arte haundiz (nola egiten du? Berriz ikusi beharko da), Lisa ohera eramatea lortzen du.
Iratzargailuaren irudi bat segidan: 08:38
Pausa labur bat…
Iratzargailuaren bigarren irudi bat: 08:40
Hurrengo irudia: biak ohean, sapaiari begira. Hain maitasun saio laburraren ondoren, hasarre emakumea.
Gizonak, irriparre bihurri bat aurpegian duela, zera dio:
- Zer egingo zaio ba, Lisa, zu hamar orduz hainbeste desio izanaren albo-kalteak dira hauek.
Lisa Cuddyk pittin bat gehiago estutzen du bere hasarrearen soka orduan, eta halako zerbait erantzuten dio:
- Bai, bai… Jakina. Baina orain neu naiz lanera zeharo zapuztuta dijoana.
____
Ai ene… Gizonak ze kulpa du baina. Eta horretaz gainera, gauzak ez direla ematen dutena, Lisa Cuddy ez baitijoa dirudien bezain zapuztuta lanera...
Gauza bat baitago, nere uste seguruan, emakumeari sexuak berak baino plazer haundiagoa ematen diona:
Gizona mendean hartzea, honen gainetik geratzea.
(jarraipena, hemen)
_____
2010-04-14
Te viá a sé...
Gauza jakina da gaztelera bigarren mailako hizkuntza dala, eta ez daukala, urrutitik ere, euskerak duen xarmarik, ez goxotasunik – ni bezelako euskaldun peto batek zer esango du ba -, baina ezin ukatu, bere grazia apurtxoa baduela arraiuak, batzuetan.
Horra Zumarragako kotxe baten haizetakoan, neska batek bere jabeari utzitako ohartxo anonimoa:
1go aldea:

2. aldea:

Ai zer ez nukeen nik emango, holako maitale sutsu eta xelebre anonimoa izateagatik! (kasamutra egiten ere utziko niokeela horratik!)

Euskaltelen publizitate-bide penagarriak

Gaur telefonoz deitu didate Euskalteletik.
- Bai?
Neska batek hitzegin dit.
Nere izen-abizenak bazituen. Erantzun ere, euskeraz erantzun diot, eta hala ere, erderaz hitzegin dit.
Gaztelera garbian eman dizkit azalpen guztiak, eskeintza on baten xehetasun guztiak.
Ez diot kasurik egin.
_____
2010-04-08
Nola askatu korapilo batzuk
Harold and Maude pelikula ikusi nuen aurrekoan, Arkaitz Basterrak gomendatuta. Txepelak ez diren maitasun pelikulen zerrenda bat egiten ari dira Faktorian, eta hauxe izan da gomendatu duten azken alea.

Suizidioa du ardatzetako bat film honek. Umore beltza nagusi.
Ikusten hasi orduko, galdetu egin nion nere buruari, film hau inori gomendatzeko modukoa ote dan. Bere buruaren hilketa simulazioak egitera dedikatzen dan gazte neurotiko bat… Horrelako hasiera bortitza…
Humm… Edozertaz egin daiteke parre?
Nik uste det ezetz. Umoreak ez du dana barkagarri egiten. Umoreak batzuetan ez du batere graziarik.
Baina ez da film honen kasua, inundik ere. Barkagarri baino, eskergarri gertatzen da suizidioaren erabilera. Ez bakarrik umore beltzik finena ehuntzen dalako, ez erdialdera gaztearen saiakera guztien zergatia jakiten dalako, - mutikoa dirudiena baino zentratuago dago - baizik eta suizidioa bera, neurri batean, bizinahiaren lagungarri gertatzen dalako.
(Eta zenbat parre egin nuen, zenbat! Alaba zaharrenari (14) nere ondoan eseritzeko eskatu nion– gustatuko zitzaiola seguru – eta ze gustora aritu ginen sofan elkarren ondoan eserita, huraxe ikusten. Ze pelikula bitxia, harrigarria, eta bizi-ikasgaiez bete-betea!
Bere adinkide guztiei (eta zaharrago diren askori) zuzendutako ikasgai hauxe tartean, esate baterako.:
Zelai baten erdian daude Harold eta Maude:
- Itzulipurdika hasteko gogoa ematen du – mutikoak amonari–
- Eta zergaitik ez zera ba hasten?
- Erridikuloa egingo nukeelako.
- Hara Harold… - tinko amonak - mundu guztiak du erridikuloa egiteko eskubidea. Ez zaio hainbesteko garrantzia eman behar besteek zutaz duten iritziari. )
________

Heriotza, bizi pizgarri
Filmaren momentu batean, Maudek bere buruaz beste egiteko asmoa azaltzen du: 80 urte beteko dituenean, mundu hau utziko du.
- 75 goizegi da, 85 beranduegi… 80 ondo dago.
Ez dizuet esango bere asmoa betetzen duen ala ez, baina bai itsu-itsu sinisten duela baietz, egin egingo duela. 80ra iritsitakoan, kitto egingo du.
Bi lagun ezagutu ditut nik, bolara batean asmo horixe erakutsi dutenak. Batek 40 urterekin egin behar zuen, besteak 50ekin. Biek orain gutxi pasa dute marra, eta ez dute beren asmoa bete. Biek hitzegin zuten errezegi, eta bota zutenean ere, biek zuten marra hori urrutiegi.
Maudek, gertu-gertuan ditu 80 urteak. Etsita dago egingo duela, eta horrek laguntzen dio amona bixiari momentu guztiak bete-betean bizitzen, bizia disfrutatzen, bizia opari gisa ulertzen.
Guk, horrelako asmorik hartu gabe ere, maiz berdin funtzionatzen degu: gureak - guk geuk programatutakoak - ez baina, gertuko baten heriotzak bai pizten gaitu, eta laguntzen digu batere garrantzirik ez duten gauzen pisua arintzen, aldi batez bada ere, eta bizitza merezi bezela gozatzen.
Norberarena, eta besteena
Norberaren biziari bukaera ematea, aldamenekoarena onartzea baino askozaz ere errezagoa da. Seguruasko, gerta dakizkigukeen tragedien artean, hori da latzenetakoa.
Baina, libra al daiteke min horrek gure barruan sortutako korapiloa? Posible da min horren hari katramilatuak askatzea?
Seguruasko ez dago formula magikorik, baina hara! Begira zer aurkitu dedan duela gutxi.

Joe Simpson. Gertakizun tragiko bat bizi izan zuen Andeetan. 18 urte beranduago, bertara itzultzen da. Horra zer kontatzen duen:
“ … Horrela bada, asko harritu nintzen Perutik itzuli nintzenean trauma-ondoko estresa nuela diagnostikatu zidatenean. Litekeena da, oroimen haiek hain indartsuak izatea… Horrek ekarri zuela 18 urte lehenago pasa nituen bildurrak itzultzea, zehaztasun harrigarriz itzuli ere. Haiek guztiak apenas egun batzuk lehenago gertatu balira bezela.
Psikoterapeuta batekin ipini zidaten hitzordua. Ez naiz terapia zalea, traumak gainditzeko gorriak pasa behar direla sinisten det, baina arraro sentitzen nintzenez, baiezkoa eman nuen.
Kontsultaren zain nengoela, zortzi aste pasa nituen paniko-atake arinekin, oso sentibera, oso ahul, negarraldiekin.
Orduan, hitzaldi bat eman nuen enpresa batean, langileen motibazioa lantzeko: neri gertatutakoa kontatu behar nuen. Egun gutxi barru, nere sintoma guztiak desagertu ziren.
Nere gertakizun latzak behin eta berriz kontatzea izan zan tratamenturik onena nere gaitza sendatzeko. Badirudi, kontatzearen poderioan, kontakizuna “fikzio” bihurtzen dala, beste bati gertatutako gauza bat. Trauma nork bere baitatik ateratzea lortzen dala.“
____
Kalakan duela gutxi, suizidioaz aritu ziren. Kontatu zuen Euzkitzek, azken momentuan damutu egin zala telefonoz sartzekoa zan norbait. Hauxe kontatu omen zion telefonoa hartu zionari: etxean bizi izan zutela nunbait senide baten suizidioa.
Gertatu zanetik, ez dutela inoiz gaia atera, eta eurak nahi gabe atera dan guztietan, saihestu egin dutela.
_______

2010-04-03
Bartzelona (II)
Matx, nun zaude?

“Ikusten badet, ezagutu egingo det”. Ze ondo egongo zan topo egin bagenu. Horrela, erabat ustekabean. Orduan bai ederra Bartzelona...
Patinen gainean norbait ikusten nuenean... Han! Matx! Baina oooohh, ez zan bera. Ez zan zorterik izan. Ez zan kasualitatea gertatu.
Ze pena. Ea hurrengo batean.
Barrura kamara
“Begia” beti prest izaten det beti. Kamara eskuan dedala xehetasun bila ibiltzen naiz toki ezezagunetan.
Bartzelonan ordea, gorde egin nuen momentu askotan, ni bezelakoak ejerzitoa baikinen. Zer erretratatzen dezu hemen? Edozer erretratatzen dezula ere, derrigorrez “Invader” bat azalduko da iskinen batean, bere Nikon edo Canonaz.
Inun ez det ikusi Bartzelonan adinako turista saturaziorik. (Neu barne naizela, jakina)
Pentsatzen det toki eder guztiek pagatu beharreko prezioa dala, turistez gainezka egitearena...
Baina hala ere, bazeuden irlatxo zoragarriak.

Ranblen iskinetako batean zegoen kale bakarti hau.
Bartzelonan gehien gustatu zitzaidana horixe izan zan, bere alde zaharra. Kale estu eta bakarti haiek, zahar eta bakarti izanagatik ere, sekulako denda bitxi eta aberatsak zituztenak. Etxe berezi-bereziak; eta Katalunian edonon ematen dan gauza bat: itsusia edo zaharra, xehetasun txiki batez, zertzelada xume batez edertzeko joera zoragarria.
Baina, Bartzelonan nago?
Eta baita hau ere; behin baino gehiagotan sentitu nuen beste gauza bat: askotan ez dago jakiterik gaur egun benetan ze tokitan gauden: multinazionalak txokorik onenez jabetzen dira. Jatetxeak ikusi, dendak ikusi eta, beti pentsamentu bera: toki guztiak dira toki bera.
Eta kontrasteak ere bai, nola ez ba
Hiri aberats guztietan bezela. Superluxuzko hotelaren ondoan...

Erortzean dagoen eraikin errukarria. Txaketa batek sei mila euro balio duen denda baten ondoan, hantxe iskinean, kartoi zahar batean bere mezua zabaltzen saiatzen dan eskale zarpaila.
Portuan, terraza aterpeduna, turistak lasai afaltzeko bista zoragarriekin.
Gaueko hamarrak. Ez dakit zein izango dan arrazoia, baina mantadun beltz koadrila haundi bat dago, nor bere zakuarekin, zain. Ez dakit zeren zain. Begirada bildurtiak, mesfidatiak, apain-apain jantzitako bezeroen begirada deserosoekin tupust egiten, brisara berberaren baitan.

____
(Bartzelonan ikusitakoak kronika aberatsagoa merezi zuen, argazkiz askozaz ere hornituagoa, baina laburpen estu hau atera da...
Berriz jun beharko da ;-)

Subscrever:
Mensagens (Atom)