Gosaltzea eguneko momenturik gozatsuenetakoa da. Konpainiarekin bada, ondo, baina bakarrik bada, askotan hobeto.
Eta parean, zer entzun edo zer ikusi txukunen bat suertatzen bada, orduan bai gozamen borobila.
Atzo adibidez asko gozatu nuen Teknopolis saioari begira. Aurrean, geologo bati buruzko erreportaia. Eta esango dezu… Geologia zaletasun ondo bitxia da ba, egongo al dira gauza entretenigarriagoak gosaldu bitartean ikusteko… Ez zeneukan mandoa mahai gainean? Altxatzeko pereza?
Bai… Geologiak nere afizioen abanikoan ez du tarte haundirik hartzen, baina bai aldiz erreportaian ageri zan beste gauza pare batek:
Bata, nere fijazio bati dagokiona: arreta haundia jartzen diot jendeak komunikatzeko duen gaitasunari, eta Arantxa Aranburu geologoa, geologiaz aspertzen dan egunean (inoiz ez, baina), komunikaziora dedika daiteke ederki asko.
Eta bestea, bigarrena, hainbeste erakartzen nauen beste hori: zenbait pertsonek euren baitan duten pasioa bere afizioarekiko. Batzuen kasuan, betetasun konpletoa dana, afizioa ofizio bihurtzen baita. Arantxa beraren kasua.
Bideoa, hemen:
Eta, irriparrea erauzi zidan kontu bat ere izan zan, ginda. Zer ez duen batere gogoko:
____
Bere azken esaldia pixkat tuneatu ere egin nuen, nere kolkorako:
"Ordu gehiago pasatzen ditugu teknologian katramilduta, teknologiari esker lortutako abantailez gozatzen baino"
___
2010-10-31
2010-10-28
Ale eder bat bapatean
Ez naiz perretxikutara inoiz jun, nahiz eta mendian asko asko ibili naizen.
Baina izaten da ba, noiz edo noiz, pago baten atzean sekulako alea, ale ikusgarria aurkitzea, ze emozioa sentitzen dan…
Ba halaxe gertatu zait neri gaur. Hor ari nintzen, nere garai bateko artxiboen artean auskalo zer bilatzen… Ale eder hau azaldu danean.
Memoriak huts egiten ez badit, erakutsi gabe neukan. Zumaiako Itzurunen atera nuen, abuztu bukaera batean.
Haundiago ikusteko, egin klik.

2010-10-27
Nere buruaren oporrak
Jun dan astean, oso lagun interesgarria ekarri zuten Arratsaldero saiora. Aitor Lopez, geobiologoa.
Ni bezelako tipo arrazional batek, irriparretxo batez entzun ohi ditu kontu guzti hauek… Ohearen posizioa, elektro-uhinak, ur korrenteak... Baina hara nun esaten duen Aitorrek, hor 12:45 min. Inguruan, bera ere oso arrazionala dala, ta baduela barruan guzti honekin gatazka moduko bat!
Beraz, ez da sinistun burugogor bat, baizik eta behatzaile arretatsu bat….
Eta hara! Zer dioen, 7:50 min. Inguruan:
“… Baina horretarako naturari, so egin behar diogu, eta ohitura hori galduta daukagu. Beti arrazoia, beti logika, eta beste eskumako hemisferioa? Zer sentitzen degun, intuizioa… Baztertu egiten ditugu”
Bai jauna!
____
Saloutik etorri eta handik gutxira, gorputz-oinaze baten ekaitzak jo zuen nerean. Aspaldiko ezagun amorragarri bat.
Holakoetan derrigorra dan galdera zaparrada: zergaitik etorri da? Zergaitik etorri da orain? Nik deitu diot? Zertan ari nintzen bera etorri aurretik?
Aitorrek dioena egin nuen. Nere intuizioari kasu egin, nere inguruari begiratu, eta erabaki batzuk hartu.
Hurrenez hurren:
- Kafea utzi (duela gutxi kafetera bat oparitu didate, eta nere kafe batazbestekoa asko, asko-asko igota zegoen)
- Haragia utzi (azkenaldi honetan zeharo haragijale bihurtuta nengoen, oso neurriz kanpo.)
- Lo egin. ( nahita ere ezin behar bezainbeste lo egin, konpromisoa hartuta ere.)
Hiru hauek egin nituen ( anti-inflamatorio pilula sorta haundi bat irensteaz gain, esan dezadan dana), eta ia-ia etorri naiz atzera nere onera.
Baina intuizioak esaten dit, akaso beste honek lagundu didala beste ezerk baino gehiago:
Nere buruaren oporrak hartu nituen.
Ezabatu egin nituen denboraldi batez buruan bor-bor nituen kezka, buruhauste eta endredokizunak. Nere filiak eta hobbyak ere alde batera utzi nituen. “Oporretan” kartela eskegi nuen.
Aitorrek 14:00 min. Inguruan dioenaz arduratu nintzen: “pentsamentuen kalitateaz”
Eta badirudi, emaitzak ikusita, esamina nahiko ondo pasa dedala:

______
Haragi askorik hartu gabe segitzen det, eta lo gehiago egingo banu ere, hobe... Baina kafea hartzen hasi naiz fuerte. Ni kaferik gabe hutsaren hurrena bainaiz.
________

2010-10-26
Saloun
Azken zubian bisitatutako toki sekretua, Salou izan zan. (Glamourrez bete-betetako destinua).
Gogoratzekoak, batzu-batzuk bai, sei izenburupean zehaztutako sei istorio gogoangarri (gehiago ere izan ziren, baina neri oraintxe sei hauexek etorri).
Konplizitatea gasolindegian.
Zaragozan, Gallurreko restopean, gure bideak alkartu ziren. Ni, gasolina kirtenari helduta. Neri begira atzeman nuen. Ez zirudien inola ere gaizki pasatzen ari zanik. Begiratu lasaia zuen. Ez zidan momentu batean ere begirada gainetik kendu, kamioi barrenetik. Benetan, zentzuz eta esanahiz betetako begirada zuela sentitu nuen:
- Ez sentitu errukia neregatik. Berdina senti nezake zuregatik.

Saloun, hotelean, erlauntza zirudien pareko hotelari begira. Edo taldeka autobusetatik irtetzen ziren turista multzoei begira. Edo, zer esanik ez, han gehien-gehien, Port Aventurako Dragon Khaneko ilara laberintiko jendetsu hartan… Ardi adierazkor harekin gogoratu nintzen.
Euria maite ez duen euskalduna
Hortxe hain zuzen, Dragon Khaneko ilara laberintiko jendetsu hartan, alkarren ondoan tokatu behar, bi familia euskaldun. Euskaldun hotzaren topikoari jarraituz, egin degu orduerditxo bat alkarri hitzik zuzendu gabe, eta ni behintzat ez nago gustora, eta beste familiako ama, ni bezain disgustora zegoen, halako batez hizketan hasi baitzait.
Hain eroso sentitu naiz berarekin hizketan, gogoa etorri zaidala momentu batean esateko:
- Utz ditzagun gure familiak Dragon Khanen, eta goazemazu bizikleta bana hartuta, hegoamerika zeharkatzera.
Bera ere gustora, hala somatu nuen.
Polita izan zan, sekulako zaparrada bota zuelako, eta hantxe tokatu ginelako bi familia euskaldunak, teilatupean. Etxean bezela.
- Ba ni euririk gabe, ezingo nuke bizi. Bolara luze batean euririk egiten ez badu, gaixotu egiten naiz – nik – .
Gordetzeko modukoa izan zan, semearen ateraldi bat, esandako ilara hartan. Oraindik parrezka nago.
Isiltasun luze-luze bat etenaz, bapatean:
- Aita, ba al dakizu Oier aberatsa dala?
- Oier aberatsa? – Berak zioen Oier, eta bere familia, aberatsa bada, ze ondo disimulatzen duen – Nola aberatsa? Noiztik aberatsa?
- Bai, aberatsa da. Zilarra dauka gorputz barruan.
Amstrongek ilargian Asteasuar bat aurkitu balu, ez zan ni baino gehiago harrituko (zilarra gorputz barruan?):
- Zilarra? Gorputz barruan? Nola izango du ba zilarra gorputz barruan?
- Bai… Txorixoak txapa ta guzti jaten ditu. Aurrekoan eztula egin zuen, eta pusketa ederra bota zuen, neuk ikusi nuen.
Mediterraneoan, dozenaka marmoka artean
Eguraldi gizon-emakumei, ez zaie laurdena ere sinistu behar. Urko Aristik bezain itxura jatorra izanik ere, ez gero fidatu. Euria iragarrita zegoen lau egunetarako, ta astelehen hartan, sekulako eguzkia atera zan.
Ene ene, aurtengo lehenengo bainua – lehenengoa, bai! – hartu nuen itsasoan. Ura, garbi-garbi, dozenaka marmoken artean, hantxe ni.
Wikipedia ibiltaria zirudien emakume batek argitu zidan, hilda zeudela. Bezperan haizete haundiak izaten direnean hilda agertzen omen dira pila bat, egun hartan bezela.
Lau metroko besoak dituzten marmokak ere ba omen daude.
Marmokak heldutakoan, hondarrez igurtzi behar omen da zauria. Gurutze Gorriko sorosleen amoniakoa etorri bitartean…
Eta beste dozena pare bat kontu bai, marmokei buruz, baina zertarako luzatu, datorren udaran guzti honekin ahaztuta egongo zerate ta.
Zoriontsuen, zein?
Ohitura zoro bat daukat. Zoriontsuen kontaketa moduko bat egiten det. Zoriontsu daudenak kontatzen ditut. Zorigaiztokoak ez, gehiengo astuna baitira.
Eta Saloun egindako Ranking horretan, zein aterako irabazle?
Ahozabalik geratu nintzan.
Lau itsu ziren, ingelesak. 40-50 urtekoak, bakoitza bere makil luze zuriarekin, eta bakoitza bere…
Argazki makinarekin!
Bazuten bosgarren bat, ikusmena bazuena, baina hark ez zuen argazki bakar bat ere atera.
Banan bana, taldekako argazkiak ateratzen aritu ziren. "A ojo", esaten dana. Gero, laguntzaile edo dana-dalakoak, esan egiten zien, zein atera zan bururik gabe, zein argazkitik kanpora... Ikusi egin behar zenuten haien parre algarak…
Tratu txarrak hondartzan
Etzanda ni, gustora.
Alaba etorri gainera.
Hondarrarekin eraso.
Altxatu naiz haren atzetik.
Korrika biok, Salouko itsas-ondoko pasealekuan. Hura aurretik, neu atzetik.
Ihes egiteko zorioan da, baina heldu diot azken momentuan ileetatik.
Eta parre-algara artean, eman diot astindu bat galanta, merezitakoa.
(argazki makina hondarretara erori zitzaion, eta puskatu egin zitzaion, ez dabil; horri dagokiona ez diot eman oraindik.)

- Ba ni mediterraneoan bizi izandakoa naiz, apenas euririk ikusi gabe urte guztian, ta ez dakizu ze ondo. Ai… Euskal Herriko eguraldi grix hori…
Galdezka jarri nintzen nere buruari: zenbat ote gera Euskal-Herrian eurizaleak, zenbat euriari amorrua diotenak?
Oier aberatsa da

2010-10-09
2010-10-09
Fundamentuzko abentura batek behar dituen osagaiak
Aurrekoan apartamentu bat hartu nuen lau egunetarako Mediterraneoko toki sekretu batean.
Justu Visarekin ordaindu ondoren, eguraldia kontsultatu nuen.
Premio. Euria egin behar du.
Apart-hotelaren balorazioak ere irakurri gabe neuzkan. Irakurri ez banitu, hobe.
Lehengai ezin-hobeak bidaia ahaztezin bat izateko.

2010-10-08
2010-10-08
Kontaktu fisikoaren garrantzia
“Beste batek arrazoia eman zion, koadrilako neskei ez diela sekula musurik eman aitortuz. «Ba nik etxekoei ere ez diet ematen, eta zuk lehen ere ez», hara bestea. Egia da lehen ez nuela protokolozko bi musu horiek emateko hainbesteko ohiturarik, euskaldunon izaeraren ezaugarria omen da…”
Ane Muñozek, Berriako gaurko maratilako zati batean.
Ba… Euskaldunon izaeraren benetako ezaugarria bada, bada garaia, euskaldunok akats hori gainditzen has gaitezen.
Zeuk, euskaldun peto horrek, esango dezu ez dagoela zertan. Makina bat modu daudela maitasuna adierazteko, kontaktu fisikoaren beharrik gabe…
Baina nik, inungo ikerketa zientifikotan oinarritu gabe ere, esango dizut, gizakiak, berdin dio munduko ze tokitakoak, behar-beharrezkoa duela kontaktu fisikoa. Behar beharrezkoa duela, maitasunaz gain, ikutzea eta ikutua izatea (besarkadak, muxuak, laztanak...).
Gabe ere bizi daiteke, bai. Baina ez da batere osasuntsua.
_______
(Anek zalantzan jartzen du bere zutabean hain hotzak ote geran, baina ez dakit ba...)
_______________
Eskoletan nik txertatuko nukeen aldaketa pare bat ordutegian (sarean etengabe salto-saltoka, presaka zabiltzatenak, eraman astelehen eta asteazkenera begiak):
>
____
Hau ere idatzi nuen aspaldi, ui! ta beste hau ere bai.
________
Ingelesa alkar ulertzeko kode huts bat baino gehiago da

Ingelesa ikasi behar nuela kontatu nion nere lagun bati.
- Ingelesa? Zertarako, Patxi?
Galderak pragmatikotik asko zuen. Zertarako ingelesa ikasi? Lan bila hasi behar al det? Atzerrira sarri juteko asmoa al daukat?
- Bueno… Gustatzen zait – esan nion, labur.
Arrazoibide zabalagoa ere eman niezaiokeen:
- Beti dana erdizka utzi izan det, eta ingelesa hoietako zor txintxilikatu bat da.
- Ezer ikasteak, gaztetu egiten nau, eta nere neuronak pixkortzen ditu (hala uste behintzat).
- Ingelesa maiz-maiz azaltzen zaigu interneten, irratian, telebistan… Eta amorrazioa ematen du ez ulertzeak.
Beste arrazoi bat ordea, ez nuen ezagutzen lagunari erantzun hori eman nion denboran:
Txiripaz edo, telebistan ematen zuten telesail batekin topo egin nuen aurrekoan.

2010-10-07
2010-10-07
Mugikorraren metafora

Dula gutxi, mugikor berria erosi nuen.
Ez da teknologikoki punta-puntakoa. Baina gutxieneko batzuk baditu: beste mugikor batzuekin hitzegiteko balio du! (bai bai, benetan!), musika ere jotzen du, eta bere kamaratxoa ere badauka.
Hor aurkitu nuen arantza. Probatu nuen, eta zeharo estafatuta sentitu nintzen. Argazkiak lausotuta ateratzen ziren. Oso exkaxak.
Zehatz jarrita: irailaren 14ean erosi nuen, beraz 24 egun pasa ditut batere argazkirik atera gabe, eta mugikorra merkatura atera duen etxeari izenondorik xamurrenak eskeintzen: gezurtiak, lapurrak, estafatzaileak…
Gaur, bapatean, hop!
Zeozer ikusi det nere belaunean. Lentila baten antzeko zerbait. ??? Zer da??

Akabaramos! Mugikorraren begiaren babes-plastikoa!
……
Bizitzan maiz gertatu zait: errua besteei leporatzea, gertakizun txiki batek, - eroritako geruza faltsu batek – akatsa neregan antzeman arte.
Ikuspegi garbiagoa irabazi det ondoren.
Nere mugikorrarekin bezela, aizue. Plastikorik gabe, ze argazki ederrak ateratzen dituen!

(tira, egia esan modeloak asko laguntzen du, baina hala ere)
________
Ikasgai sofistikatua

Alaba gazteena oso lehiakorra det. Ez da bere errua, bere belaunaldia halakoxea atera da.
Bolara luze honetan oso pozik dabil, monozikloz ondo xamar ibiltzen ikasi baitu. Neuk ikasi nuen pixkat, baina agendak ez dit berari adina trebatzen utzi…. Eta… Ni baino gehiago da, noski, eta horrek satisfazioz (irabazlearen satisfazioz) betetzen du.
KABROIA NI
Susto bat eman nahi diot, hauetako batean:
- Aita, ba al zatoz monozikloz ibiltzera?
Baietz esango diot, noski. Berak imajinatu ere egiten ez duen ilusioz abiatu ere:

Jun dan astean bi egunez, eta aste honetan ere bitan, gauean, bera lo zegoen bitartean, monozikloz ibiltzera atera naiz kalera.
Fenomeno bat eginda nago. Gaur bi kilometro egin ditut, ia-ia hanka lurrean ipini gabe!
Lehenengo berari ibiltzen utziko diot, harrotasunez globo bat bezainbat bete dadin, eta nere txanda iristen danean…
- Aio Pelaioooooooo!!!!!!
Hortxe geratuko da, zurtuta, ahozabalik, eta Raimon Poulidor baino zapuztuago, Anquetilen atzetik. Ea oreka mantentzeaz batera bere aurpegi aluzinatua jasotzeko gai naizen ;-)
(Ustez ondo ezagutzen nauen batek dio, ni bera bezain lehiakorra naizela, baina bistan da ezetz. Nere helburua, guztiz didaktikoa dela ;-)
_____

2010-10-06
2010-10-06
Motibazioa, zientzia aldrebesa
Nola sinistarazi ume bati bera ez dala motela, soilik entrenatu gabea?
Nola motibatu ume bat, berarentzako ikastea gurutze bat izan ez dadin?
Zientzia aldrebesa.
Nik nere ahaleginak egiten ditut. Seme-alabei burmuina jaten saiatzen naiz, imajina dezakezuen apologiarik sendoena eginez, ikastearen abantaila amaigabeen alde.
Umeak porlana baino borondate trinkoagoa duenean ordea - ez ikaste aldera, baizik eta kontrakora – indarra ezinbestekoa da…

Bere ondoan eseri, eta bururik altxa gabe egin beharrekoak egin ditzan bere ondoan orduak eman. Sikiera geldi egoteko ohitura har dezan.
Lana egindakoan jasoko da uzta, eta uztaren pozak obratuko du, ezerk obratzekotan, miraria.
ADIBIDE HURBILA
Semeari, kenketak egiten laguntzen aritu nintzen aurrekoan - hortan ari nintzala deskubritu nuen truko txiki baten laguntzaz (ume denboran deskubritu izan banu!)-.
Atzo sekulako abiadaz egin zuen agindu nizkion lauetatik, hirugarrena. Eta, pikatuta, beste bat eskatu zidan, eta beste bat, eta beste bat, eta beste bat….
Esandakoa: MIRARIA!!
____
Geldi egoten badaki mutilak, baina gustoko gauzetan. Atzo gauean, gaueko hamaikak eta oraindik loak hartu gabe zegoen.
- Marrazki bat egiten? Ordu hauetan? Segi lotara!
Hiru bat aldiz bai. Baina, hain ikusi nuen sukartuta ume koskorra, Leonardo Da Vinci zirudiela, gailu hegalariren bat artatzen, zertan ari zan jakin nahi izan nuen.
Harrapazak. Haunditan bere etxea izango dana diseinatzen!
Musika gela (garrantzitsuena), Zine aretoa, Gym, Spa, egongela, bisitarientzako gela (literaduna, noski), bere gela, telebista gela-egongela, eta sukaldea (arroparentzako ere bilatu zuen txoko bat, praktikoa mutikoa).
Hari musikala eta interkomunikatzaileak gela guztietan.
(oharra: planoaren letrak nik erantsitakoak dira)

_____
Seinaleak
Aldiro-aldiro, abisatzen ari zaizkizu.
Bati ez dakit zer atera zaion. Bestea operatu egin dute. Honi hau eta beste aurkitu diote. Hura ohetik altxa ezinda dago herenegundik…
Gaixotasun guztiek ez dute jatorri bera; baina abiadurak, estresak, makina bat ernetzen ditu.
Etengabe abisuak jasotzen ari gera. Erne egon beharra dago, seinaleei kasu egin…
...

Erabakita. Egunean bi lo ordu gehiago egin, eta sexu tantrikoa uztera noa. Plazerra hainbeste luzatzeak akabaturik nauka.
_____
Arkitektura eta pakegintza
Oñatira bidean, irratia piztu det. Ordulaurdentxo bat falta zan Mezularia bukatzeko, baina Javier Puldain arkitektoari…

emaiozu ordulaurdentxo bat, eta bozeto ederra eraikiko dizu. Hiru zutabe behintzat zutitu ditu, bizkar xut-arazleak:

- “Ba al zenekiten oraingo etxeen eraikuntzan, oraindik ere XIX. Mendeko eskema berberak jarraitzen direla?” – Javierrek -
- “Hara, eta, nolako etxeak egin beharko lirateke bada, zure ustez? – Galdera, Jaime Otamendik –
Eta Javierrek erantzun:
- Ba, askozaz ere malguagoak. Har dezagun adibide gisa Bartzelona: familia tradizionalak erdia baino ez dira. (Erdia!?!?! - Harridura ikurrak nereak dira - ). Han denetariko aukerak aurkituko dituzu, familia tipikoaz gain: bakarrik bizi direnak, seme-alabarik gabekoak, separatutakoak, han eta hemen bizi direnak, aitona-amonaren bat edo estudiante bat etxean dutenak… Etxeek askozaz ere malguagoak izan beharko lukete.
Eta interesgarriena, hirugarren hauxe:
- "Gero eta sukalde haundiagoak egiten dira. Ez da harritzekoa. Gure etxeetan, erabaki gehien-gehienak sukaldean hartzen dira."
...
Hau da marka. Eta gu gure arazo potoloak zuzendu ezinik. Nun eta, munduko sukaldari batazbestekorik haundiena dagoen herrian!
Gomendio gisa:
“Bake-mahaia” osatu baino, hobe du, dagokionak, “bake-sukaldea” osatzea.

2010-10-05
2010-10-05
Zorrotzailea
Bart goizeko hiruretan lotaratu ondoren – Zertan aritu nintzan ni bart goizeko hirurak arte? Arrazoi aitorrezinen bat behar du izan –, gaur, nere alabak (14), goizeko hamar t'erdietan, eskolako errekreoaren garaian, bere behatz erakuslea tinbrean hondoratu du, bi zentimetro gutxienez.

Nere kantzontziloek ziztu bizian gurutzatu dute pasiloa. Bihotza taup-taup-taup-taup. zalantzarik gabe larrialdiren bat behar zuen izan.
- Aitaaaaaaaaaa, irikiiiiiiiiiiiiiiii
Zuzen nenbilen. Larrialdi bat zan. Nozilla bokadilo bat behar zuen.
Etxera lagun batekin etorri da, eta hark ere ikusi nau ohean – bihotzaren taupaden batazbestekoa jetsi beharra neukan, berriz sartu naiz barrenean -. Esan bezela, goizeko hamar t’erdietan. Ez naiz belaunaldi horrentzako eredurik onena.
Jun direnean, atzera lokartzen hasi naiz… Mmmmmm…
Aldamenekoa mailuka hasi da.
Koadroren bat zintzilikatu nahiko zuen, baina ez zuen baldar halakoak mailuarekin asmatzen.
Gero zorrotzailea pasa da. Garai batean motorraz herriz herri ibiltzen zan horren ...

semea. Aitari zorrotzailearen doinua (euria erakartzen omen zuen hura) kendu dio, baina ez motorra. Bozgorailu potente bat duen furgoneta darabil.
Euskeraren eguna
Alaba oso detalista da. Bada denboraldi luze bat lagunekin erderaz mintzatzen dala, baina etxean behintzat, bere lagunekin, euskeraz hitzegiten du, nereganako begirunez.

Atzo oso ilusionatuta zegoen. Euskeraren eguna ospatu behar omen dute, ez dakit noiz esan duen, aste honetan, edo hurrengoan. (eguneraketa: abenduan. (Sarriago garbitu behar ditudala belarriak))
Txikoria
Berriz tinbrea. Ama bisitan.
- Ama, kafetxo bat hartuko dezu ba?
- Ez, hartu ez, baina probatu bai egingo dizut, aber nolakoa egiten dezun. Txikori pixkat botako diozu, ezta?
(¡!!) Txikoria!

Paleolitiko hurbileko hitza. Nere etxean txikoriaren pakete gorriak zenbat buelta ematen zituen. Eta bapatean gogoratu naiz, paleolitiko hurbileko oroimen batetaz:
Copik edo, Bartalik edo, ez dakit nik zeinek, txikoria eramaten omen zuen botellinean. Edabe majikoa! Hori zioen aitak… Eta baita nik erabili ere, nere txirrindulari garaian, laisterketa pare batean.
Edabea, bazan, baina majikoa, oso majikoa, ez behintzat.
Wikipedia!
Cichorium intybus var. sativum hostoak ekoiztu eta kafearen ordezko gisa erabiltzen den txikoria disolbagarria sortzeko erabiltzen da, eta Cichorium intybus var. foliosum sustraiak landu eta endibia deitzen den barazkia ekoizteko erabiltzen da.

Euligintza eta artea
Zegaman sekulako euli-izurria daukatela entzun nuen aurrekoan. Zetaz hasten diren herrien kontua izango da. Zumarragan ere gustora dabiltza.
Salan dozenaerdi bat daude, beren hegaldi misteriotsuekin mezu enkriptatuak zabaltzen. Siesta eta euliak bikote uztargarria ez direnez, hauek uxatzeko tenorea da:

Hasi naiz, zist-zast, trapu batekin, baina nere aldamean bada bat, entomologian aditua – (katalogatuak ditu etxeko xomorro guztiak, “loshijoputas”etik hasi - sekulako ziztada mingarriak egiten dituzten hilgogorrak diren txiki beltz batzuk -, eta pipi isil eta barrunbezaleenganaino, danak.), esan dit ezetz…
Euliak uxatzeko modurik onena, trapua xuabe xuabe astintzea dala, ardiak ikuilura eramatea bezelako kontu arretatsu eta geldoa.
Hor ikusten nauzue, trapua xuabe-xuabe astinduz… Salako leihoa zabalik…
Bost minutu luzez bai…
Pareko bizilagunen bat begira bazegoen, - ez naiz konturatu hala ote zegoen, baina izan zeiken – esango zuen:
“Han, Patxik ez zuen besterik behar. Dantza modernoari eman zaio.”
(dantzak ez ditu uxatu ordea. Betiko metodoari heldu natzaio. ZIST, ZAST)

Molde berri bat
Gezurra dirudi. Hainbeste urte blogintzan, eta oraindik horrelako hausnarketa sakonak egiten…
Baina bai, bapatean, blogintza-molde jakin bati ekiteko garaia dala iruditu zait.
Mezua ilustratzeko, jaietan su-festei ateratako argazki bat. Beste zerbait dirudiena, bai. (Erne dan gauza baten irudia behar eta…)

Ea ba hurrengo mezuan ze aldaketa somatzen dezuen.

2010-10-02
Aspaldi behar zuen bat hemen da
Gure ondorengoek argitu beharreko inkognita izango da, zergaitik guk, euskaldunok, gure telebista propioa bagenuen ere, ez genuen hainbat formatu probatu ere egin hainbeste urtetan. Zergaitik munduko nazio guztietan arrakasta zuten saioak ez zuten gurean berdinik izan.
Arratsaldero

Berria jakin nuenean, horixe esan nuen: azkenean! Azkenean norbait ausartzen da. Azkenean ahalegin bat egiten da. Azkenean euskaldunok izango degu telebistan gure burua ikusteko aukera orain arte esistitzen ez ginen ordu jakin batzuetan.
Bost orduko magazin bat!
Zer esango dizuet Estitxu Fernandez aurkezle lanetan izango zala jakin nuenean... Nere zelula guztiak txanpain botila baten moduan lehertu ziran, eta hortxe dabiltza oraindik, ospakizunetan.
Oihan Vega ez det apenas ezagutzen, baina Faktorian entzun det gaur bateriajolea dala, eta hori, sekulako garantia da….
“bateriajoleak koordinazioa, musikalitatea eta energia bereak ditu. Aldi berean jo behar ditu zenbait perkusio elementu. Bateriajoleak gai dira edozein estilotan, edozein partitura menderatzeko, minutu gutxi batzuetan.”
Bai, oso itxura ona du “Arratsaldero” saioak, eta bidente gisa batere balio ez badet ere – zer esango dizuet, ezta nahi ere izatea – sekulako arrakasta iragartzen diot saioari. Hasiera bere-beretik gainera: neretzako, ausartzea bera, ahalegintze hutsa, garaipenaren sinonimo baita. Azken emaitzak garrantzia du, izango ez du ba, baina azken finean, bigarren mailako kontu bat baino ez da.
_____
(Sustatun irakurri dedanez, euskeraz azpititulatutako jatorrizko filmeekin ere hasiko dira! Baina baina... Zeinek iriki du atea?? Omenaldi bat egin behar zaiola!)

2010-10-01
Ai guil espik inglis veri guell
Ingelesa ikastea sartu zait buruan.
Edozein iskinetan azaltzen zaizu, ta amorrazioa ematen dizu hura ez ulertzeak. Nik badaukat dexenteko maila, gutxigorabehera nahi dedan hura adierazteko gauza banaiz, baina ez det OSTIARIK ulertzen gehien-gehienetan. Idatzizkoa bai, hura ulertzen det, baina ahozkoa? deabruaren hizkuntza da ingelesa.
Urtebetean ikasiko det, ez det uste gehiago beharko dedanik.
Eta, hasieran behintzat, jotafuego ibiliko naiz.
Liburu bat irakurtzen-ikasten hasi bainaiz, “audio book” hoietako baten laguntzaz.
Hogeitamar bat orri irakurrita – eta ondo-ondo ikasita - nituenean, ederra pasa zitzaidan:
Liburuaren azken orriak gainbegiratzen ari nintzala, hura irensteko gutxigorabehera zenbat denbora beharko nuen jakiteko, esaldi malapartatu batekin topo egin nuen zeharo ustekabean. Esaldi motx, ezin argigarriago bat:
Akabaramos. Protagonista ez da iristen liburuaren bukaerara!
A ze disgustoa.
Liburua bertan behera uzteko gogoa izan nuen, ez bainaiz batere liburu-pelikula tristeen zalea (bizitzak berez istorio triste askoak ez balitu bezela…), baina, ondo pentsatuta, liburua lehenbailehen bukatzeko bultzagarri ezinhobea iruditu zait. Eta hortxe nabil, jotafuego; dagoeneko bederatzigarren kapituluan.
Hemendik urtebete ingurura beraz, Shakespeareren hizkuntzan zeharo trebatuta, euskera utziko det alde batera, eta ingeles unibertsalez idazten hasiko naiz. Munduak nere berri izango du azkenean…
Eta estralurtarrek aukeratu egingo naute zubigintza lanetarako, lurtarrokin harremanetan jartzeko txirrinta sartzen zaienean.
2012an, iturri fidagarrienen arabera.

Subscrever:
Mensagens (Atom)

My name is Earl.
Ezin da sinistu ere egin, gaztelerara bikoiztutako bertsiotik jatorrizkora, nolako AMILDEGIA dagoen…
Inoiz ikusi izan nuen telesail hau, eta gustatu, gustatzen zitzaidan, baina jatorrizkoa ikusten hasi naizenetik, zenbat parre egin dedan! Zenbat! Malkoa dariola egunero. Ze ona dan! Nere neurrira egindakoa, neretzako modukoa benetan. Interpretazioa ere ze bikaina, bikoiztutakoan ez da antzematen. Eta itzulpenak ze txarrak diren? (nahiz batzuetan, ezinezkoa dan itzulpen literala egitea, edo oso-oso zaila dan, hori ere esan dezadan)
Norbaitek nahi balu probatu nik esandakotik:
Hemendik jeisten ditut kapituluak.
Hemendik azpitituluak (ingelesez)
Hemen gaztelerazko bertsioak.
_______