Astebeteren ondoren, “interesgarri” segitzen du Fukushimakoak.
Segitzen du nere inguruan jendeak lasai, Japonia urruti dagoela sinistuta. Batzuk oraindik ez dakite Fukushima ondo esaten, eta beste batzuk beste hondamendi batzuekin alderatzen dute, diferentziak nun dauden atzeman ezinda.
Neuk, kasualitatea, aste hau jai neukan, eta horretan eman det nere denbora libre guztia. Fukushimako albisteei segika. Aitor det, zeharo autista ibili naizela.
Obsesioa - Esan zidaten bezela - ? - Flajelazioa?
Tira, pittin bat bai, ezta? Ez dago nere eskutan ezertxo ere zuzentzea.
Baina, kontua, pentsatzen dana baino askoz garrantzitsuagoa, kilikagarriagoa baita:
Fukushimakoa mundua aldatzera doa. Bere horretan geratzen bada zalantzarik gabe. Zer esanik ez gauza okerragora badijoa.
Polborin baten gainean bizi gera
Hau da Fukushimakoak ekarri digun gauza ona: begiak zabaltzen hastea.
Gauza asko ikasi ditugu. Adibidez, ez dutela zentral nuklearretan egindako segurtasun aurreikuspenek balio. Natura datorrela hauek hankaz gora jartzera.
Ikasi degu, zentral nuklearrak oso, oso bulnerableak direla. Bat lehertzeko, adibidez, nahikoa dala hozte sistemak indargabe uztea. Eta beste arrisku batzuk ere badaudela (Garoñako zentraleko arduradun batek argitu digu: indarrean daude eraso terroristen kasurako planak: beraz, onartzen da aukera hori badagoela).
Ikasi degu, erradiaktibiateak oso azkar bidaiatzen duela. 8.000 kilometro ti-ta batean egiten dituela. Karga gutxi eramanez eramateko gutxi dagoenean, eta asko eramanez hala tokatzen bada.
Konturatu gera, haizeak ez daukala muga politikoak errespetatzeko joera.
Ikasi ditugu, negoziante nuklearren amarru zikin batzuk zein diren. Laister beste batzuk aterako dira.
Konturatu gera beraz, polborin baten gainean bizi gerala.
Gure erabakiak, hemendik aurrera, horren arabera hartuko dira. Herrialde batzuetan hasi dira nuklearrari iturriak isten, beste batzuetan laister hasiko dira. (Nuklearraren aldekoa izan danak, nekez jeitsiko baititu prakak hain modu nabarmenean, baina eman denbora).
Sentsazionalismoa?
Hori leporatu zaie medio askori, sentsazionalismoa egitea, alarmismoa erabiltzea. Eta, harritzekoa kontrakoa litzateke eta, kasu askotan halaxe gertatu da. Baina informazioaren basoan, perretxikorik onenak atzematea da kontua, eta hoiek, nuklear arloko adituengandik etorri dira:
Ezbeharrari garrantzia kentzen saiatu direnak, nola ez ba, egon dira, eta parregarri geratu dira: beren mezu lasaiak, hutsalak – interesatuak? - zirela ikusi baita.
Gauzak sekulako zehaztasunez erakutsi dutenak berriz, eta euren zalantzak erakutsi dituztenak, haiek izan dira baliotsuenak, fidagarrienak.
Eurentzako ere, guzti hau berria da, eta inor kezkatuta badago kontu honekin, beharbada beraiek dira: jakinarazi zioten munduari, nork bere herrian, beren politikariei, zein zan arriskua? Beren aurreikuspenetan motz ibili ote dira?
Nuklearraren jakitunak, nik hala somatu det, izutu egin dira. Galdetu egin beharko zaie, hemendik aurrera, energia nuklearrari buruzko beren iritzia.
Itxaropena
Zer gertatuko dan Japonian, batek daki. Edozein tokitan gerta zitekeen (Guri gertatu zekigukeen), eta beraiei gertatu zaie. Hoztuko al dituzte hoztu beharrekoak, ez da gauza segurua. Hori litzateke albisterik onena. Susto ikaragarri bat izatea Fukushimakoa. Munduari begiak zabaltzeko balio izan dion zaplastekoa.
Hiroshimako japoniar batek hitzegin zuen atzo telebistan, eta horixe esan zuen:
"Balioko al du Fukushimakoak, munduak begiak zabal ditzan".
Ea bada.
________
2011-03-20
2011-03-18
Gerta dakigukeen txarrena
Gadafi aspaldiko ezaguna da. Orduan 18 urte nituen, eta oso azal mehea nuen. Oso errez izutzen nintzen, esaten zidaten guztia sinisten bainuen. Amerikarrak Libia bonbardatzen ibili ziren, eta ondoren Txernobil lehertu zan, ta pentsatu nuen hura akabera zala.
Historia errepikatu egiten da. Berriz ere Gadafi, eta berriz ere Txernobil. (Beste izen batekin).
Gogoan ditut orduko estuasunak, eta gogoan daukat, estuasun haiek urtuz jun zirala, ez denbora gutxian alajaina, baina bai urteen poderioan. Urteen poderioan, eta esaten zidaten guztiaren zati haundi haundi bat gezur hutsa zala deskubritu ahala.
Denborarekin, pasatako estuasun guzti haiek gogoan, ondorio bat atera nuen, ondorio indartsua:
Txarren txarrena, ez da gerta daitekeen txarrena. Txarragoa da, txarrena datorrela pentsatzen ari naizen bitartean, alper-alperrik galdutako denbora.
Segi dezagun beraz, gure arazo planetarioez kezkatzen, baina oinarrizkoa, - bizipoza, umorea, esperantza - galdu gabe.
____

Denbora libre gehiegi
Aurrekoan esan zidan lagun batek, lan gehiegi ematen niola buruari.
Esan nion, hain zuzen batzuk oso lan gutxi ematen diotelako gertatzen direla gertatzen direnak.
Erantzun zidan berak, nik arrazoi osoa izanda ere, ea zertarako balio didan. Txarrik etortzen bada, berdin etorriko dala, ondo bizitzeko bitartean…
Nere lagunak arrazoi du. Nere “egia” bilatzeko sukar honek ez dit ekarriko estresa eta buruhausteak besterik. Baina ezin baitet beste alde batera begira egon. “Zerbait” egin behar det. Pausuren bat eman, berdin dio ze norabidetan, zuzen ari naizen ala ez jakin gabe, baina “zerbait” egin. Informatu, galdetu, idatzi... Ostrukarena egin ez behintzat…
Diagnostiko zorrotza egin zidan:
“Zure arazoa da, denbora libre gehiegi daukazula. Jubilatu bat dirudizu. Hark, beste egitekorik ez baitauka, eguna butano banatzailearen atzetik ematen du; beste honek zentimoak bilatzen ditu etxean, eta eguna hauek behin eta berriz kontatzen pasatzen du. Eta zu Japonia burutik kendu ezinik zabiltza jun dan astetik… Ez baitaukazu beste zereginik. “
_____

2011-03-17
Abanikoa
Zenbat eta gehiago informatu, orduan eta harrituago nabil. Abanikoa oso zabala da: zientzilari eta jakitun batzuk diote, ez dagoela zertan larritu, edo ia ia. Beste batzuk diote, kontua asko-asko oker daitekeela...
Eta Libiakoa dator orain "panorama argitzera".
Bikain.

Benedicto XVI. aren "eskuzabaltasuna"
Benedicto XVI.ak 107.000 euro bidaliko omen ditu Japoniara. Bai eskuzabala. Ta ze adierazgarria 07.000 hori... Dirua ondo-ondo kudeatzen duten seinale, nunbait.
Sandra Bullockek 1.000.000 bat dolar eman ditu. Pikorik gabe.

Istripuaren tamainaz
Istripuaren benetako tamaina zein dan jakiteko datu berri bat: Krisiak "asteak" iraungo dituela dio Estatu Batuetako nuklear arloko arduradunak. Eta hori, noski, dana ondo jungo dala pentsatuta...
...
...
Zer hintzen eta non hago
Hau paradoxa. Irudi ederrenak izan behar anima gehien urratzen dizutenak. Fukushima, tsunamia baino lehen.
Noizko bueltako biletea?
Tokio hutsik geratzen ari omen da. Jendea hegoaldera dijoa, badaezbadaere, erradiaktibitatetik ihesi. Ihesi dijoanak pentsatuko du: jun, banoa. Eta itzuli?
23.000 lagun isolatuta omen daude oraindik, lurrikara izan den inguruan. Haiek ez daukate nora junik.

Jubilatuak?
Jubilatutako langileei deitu diete, Fukushimako zentralean, erradiazioak gutxiago eragingo dielakoan. Burura datozkidan galderak: 1.- orain arte beren buruak eskeini ez badituzte, orain nahiko dute? 2.- Segun ze jubilatu lanean jartzeak ez ote du areagotuko katastrofea? Nik bi aldiz pentsatuko nuke ;-)
Kontuz Iodoarekin
Hau ere esan du onkologoak: jendea bere kasa Iodoa hartzen hasi da, Estatu Batuetan adibidez, ta beste zenbait tokitan, eta hori, emakume haurdunentzat adibidez, oso kaltegarria da.
Kalte psikologikoekin argi ibiltzeko esan du. Ez du arrazoi faltarik. Histeria gauza makurra da.

Txuritik beltzera
Gregorio Marañon ospitaleko onkologo batek hitzegin du oraintxe Canal24 horas katean, eta zera dio: aluzinatuta dagoela. Japonian ez dagoela apenas erradiaktibitaterik. Guztiz neurriz kanpokoak direla hartzen ari diren neurriak.
Hurrengo albistea zein? Angela Merkelek hiru zentral itxi ditu. Nola jaten da hau, kutxarakin edo tenedorekin?

Nere elkartasuna… Azpian bizi direnekin
Bildur nuklearrak tsunamiaren tragedia ikaragarria estali du nolabait. Irudiak apokaliptikoak, inoiz ikusi ditugun zirraragarrienak badira ere. Hildakoez gogoratzen zera, noski, eta ondoren, telebistan begiak iltzatuta, zeure burua irudikatzen dezu olatuak irentsi behar duen kotxe horren barrenean, edo “igerian” doan etxe horren barruan, baina momentuko estuasunaren ondoren, lasaitasuna dator, izan ere, gu ez gera toki tsunamigarri batean bizi…
Edo bai?

Alarmista deitu baino lehen, jakizu, urriaren 10ean, hau da, duela sei hilabete eskas, argitaratu zala artikulu hau.
Nafarroako gobernua eta Confederación Hidrográfica del Ebro delakoa, ikerketak egiten dabil. Munduko sismologorik onena ekartzen, Almeriako unibertsitatera jotzen, dirutza haundiak gastatzen…
Zergaitik? Urtegia bukatuta dago, urez beteta. Ze zentzu dauka?
Guk, edo Itoitz edo Yesa azpian bizi dan nafar batek, ez du tsunami hau modu berean bizi izan. Haietako askori, seguru, telebistatik “deskonektatzea” zailagoa egin zaie, baldin eta lortu badute.
Nere elkartasuna lortu ez dutenekin.
Zapaterok dio, txosten bereziak eskatuko dituela nuklearrak Espainian duten kokapenarengatik. Sismologiaz ari da noski. Akaso pittin bat gehiago zabaldu beharko luke bere ikerketa eremua. Eta zabaltzen ez badu, guk zabalarazi.
Japonian abisatuta zeuden. Hemen ere bai.

Fukushima
Perspektiba kontu bat izango da, baina ni begira nagoen iskin honetatik, Fukushiman gertatzen ari dana, sekula munduan pasa dan gauzarik interesgarriena da.
(Xabier Mendiguren Elizegik barkatuko al dit. “Interesgarri” hitza denerako erabiltzen dala ta hasarratu egiten da, baina nere ustetan kasu honetan justifikatuta dago, izenondoak jartzen hasiko banintz, bi parrafo beharko nituzke eta)
Hitchcok-ek ere ez luke suspense giro hau gaindituko. Berez, ez da ezer gertatu oraindik (gertatu danaren tamaina inola ere gutxietsi gabe), gerta litekeenaren aldean, eta hari-muturrak ugari-ugariak dira.
Neuk, egunotan, presio lapiko baten antza hartu det, eta burutik pasatzen zaidana botatzen ez badet, lehertu igual egingo naiz, tsunamiak jotako erreaktore baten antzera, beraz, hor dijoa. Kontuz, material kutsagarria da ta. Ez noa badaezbadaere dana batera botatzera.
EZ DEGU NAHIKOA ERREZATU
Begira zenbatetan egiten dedan huts. Zenbat aldiz erratzen dedan tiroa. Ba honetan, asmatu egin behar, hau kalamidadea.
Duela lau urte bota nuen baietz, nuklearrak baietz, hirugarren belaunaldiko suntsiezin hoiek, baina bitartean, gerta litekeena gogoan, komeni zitzaigula errezatzea. Ba ez degu nahikoa errezatu.
Eta errezatzen segitzea komeni zaigu, oraindik ere, badira eta, nuklearra – gaurko terminoetan, nuklearra – justifikatzen segitzen dutenak. Erruki jauna. Libra gaitzazu pronuklearrengandik. Libra gaitzazu nuklearra ez gustatuta ere, onargarritzat jotzen dutenengandik.
PARANOIKOA
Horrela deitu zidaten lankideek jun dan egunean. Eta neuk ere, paranoikotzat ez dakit, baina nere burua bai ikusten nuen irudimentsuegi.
Ba dan-dana betetzen ari da.
Giro lasaia dago nere inguruan, Japonia urruti dago ta. Ja, urruti. Honek izugarrizko grazia egiten dit. Baina tira, neuk nahiago det jendea lasai ibiltzea nere inguruan, ze, danak nere irudimena balute, panikoa zabalduko litzateke igual, ta ez nuke supermerkatura jun nahi eta nere yogurrik gabe geratu nahi oraindik.
LASAITASUNA LAGUN
Nere inguruko giro lasaiak, nere “piszinak” urez betetzen ditu, eskerrak. Parre ere egin det galanki, eta nere irudimena zorroztera ere eraman nau, animatze aldera:
Gertatzen ari danak kokilduta zauzkan hoietakoa bazera, komeni zaizu lerro hauek irakurtzea.
1.- Nere lagun bati jun nintzaion aurrekoan japoniarrekiko nere kezkekin, eta begira zer bota zidan:
- Baietz japoniarrei begiak erabat zabaldu, oraingoan!
2.- Ikuspegi baikor bat:
Japonia erradiaktibitatez betetzea, eta miloika pertsona bizitokirik gabe geratzea, akaso ondo etorriko zaigu guri, euskaldunoi:
- Japoniarrek beren sorlekuaren antzekoak bilatuko lituzkete munduan zehar, ta guregana joko lukete. Klimatologikoki, ta paisajistikoki, bixki xamarrak gera.
- Euskaldunok umerik ez degula ekartzen eta, akabo arazoa. Herri txikiak, eta haur-eskolak, jendez lepo atzera.
- Euskaldunok ez ginateke gure hizkuntza “zail eta arraroa” erabiltzeagatik – hainbatetan sentitzea tokatzen zaigun bezela - gaizki sentitzen geran bakarrak. Japoniarrekin konpartituko genuke gure “arrarotasuna”. Gure harreman linguistikoak oso hizkera bitxia sor lezake gainera, “eusko-japoniera”. Gainera, haiek bai ikasiko lukete euskera, sutsuki, ta erdaldunak baino gehiago izango ginateke. Jon Juaristi gaixoa.
- Japoniarrek beren teknologia ekarriko lukete (dirua ere bai, ala?), eta gure ekonomiak gora egingo luke izugarri. Ez da albiste txarra.
- Gure eta haien umeek, bat egingo lukete modu harrigarrian. Ez hain harrigarrian, izan ere, marrazki bizidun berdinekin hezi baitira. Ziurtatuta dago euren arteko filing ona...
Tira, gehiago hurrengoan, izan ere, idatzi eta Japoniara begira egon, biak ezin baititut batera egin – gizona naiz -. Eta orduerdi daramat albistegiei begira egon gabe, nun ote dabil laino erradiaktiboa.
_______

Subscrever:
Mensagens (Atom)