Lope Agirreren kulpa?
(Erretrato hau izugarria da benetan. Bukatu berritan, Lope Agirre berak ikusi, eta gustora geratu zan nunbait. Neuk nere burua erretrato horretan ezagutuko banu, erretratoari su eman, eta erretratatzaileari demanda bat ipiniko nioke).
Araotzen sortua omen. “Eroa” ezizenduna. Ikusi al dezue berari buruzko filmeren bat? Bildurgarria.
Araotz bera ere, neguan behintzat, bada Stanley Kubricken “The Shining” (el resplandor) filmaren bigarren zatia grabatzeko ezaugarri guztiak dituen toki bat. Oso polita da, baina aldi berean, guztiz zinematografikoa: bertako paretak, errekazuloak, bide estuak, presa, baserri bakartiak… Uaaaaaa….
Nere irudimena, oso thrillerbera, gaur arratsaldean. Barkatuko didazue, Araoztarrak.
Araoztarrez ari gerala, aitona jator batekin egin det topo, ta hor aritu gera berriketan. Hark, 85 bat urte, sena okerrak baino, kezka zintzoaskoak zituen buruan. Bere baratzari begira:
“Lana bai, sobran, baina laguntza falta!”
Lope Agirreren oso bestelakoa. Hark lanerako gogo gutxi, ta dirugose galanta.
____
Araozko kaskoa: eliza, frontoia, bolatokia (oso aldapaduna, bai xelebrea) eta etxe suelto batzuk. Baina, bustitzeko bildur askorik ez behintzat. Aterpez josita dago Araozko eliza ingurua.
Aterpez, eta… Ate misteriotsuz.
Ilun zegoen. Ezin ikusi barruan zer gordetzen dan. Baina baliotsu edo, gauza ikaragarriren behar du izan. Hori da hori... Itxura bildurgarria…
Erori naiz berriz, gaurko etorri laiotzera! Kronika gelditzera noa, ez al dezue ameskaiztoren bat izango, nere kontura… Antidoto bat bihoa.
Carlos Sauraren “El Dorado” filmeko protagonistetako bat.
Ines Sastre. Ederra gero...
Bildurgarria!
____








